Gaixotasun salerosketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Gaixotasun salerosketa (ingelesez disease mongering) medikuntza-literaturan berriki sortutako adierazpidea da. Haren bidez deskribatzen dira farmazia enpresek egiten dituzten ahaleginak, publizitate kanpainen, mediku-bisitarien eta edozein egonezin gaixotasun bihurtzen saiatzen diren ikerketen bidez, publikoaren arreta normalean aparteko ondoriorik ez duten gaitzetan zentratzeko, azken helburua botiken salmenta areagotzea dutelarik.

Ustez praktika hauek erabiltzen dituzten enpresen arabera, haien kanpainen helburua publikoa eskuragarri dauden aukerei buruz informatzdea da, eta azken helburua etikoa da: jendearen osasuna hobetu eta tratamendua medikua eta gaixoaren artean adostu ahal izateko baliabideak eskaintzea. Aurkakoen ustez, praktika honen ondorio bakarra da gaixtoasun  gisa tratatzea kontsiderazio hori izan behar ez duten arazoak, eta benetan beharrezkoak ez diren botikak agintzea, dirua irabazteko helburu soilaz, eta jendearen osasuna zein norbanakoen eta osasun sistema publikoen ekonomia ere kaltetuz.

Aldi berean, psikiatria medikoari balioa ukatzen dieten taldeek ere termino hau erabili dute, hala nola antipsikiatria mugimenduak eta Zientziologiaren Elizak