Garezurreko deformazio artifizial

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garezurreko deformazio artifiziala» orritik birbideratua)
Gizon hau Tolosa Okzitanian aurkitu zen.
Maia herriko pertsona baten garezur deformatua.

Garezurreko deformazio artifiziala edo Garezurraren aldaketa kulturala nahitaz egindako, era artifizalez eragindako giza-gorputzaren aldaketa da. Horretarako indarraren bitartez haurren buruak moldatzeko teknikak desberdinak erabili izan dira. Haurtzaroan egiten zen edo egiten da zeren eta, urte horietan, buruaren hezurrak oraindik bildu ez direnez, malguagoak baitira. Normalean, jaio ondoren lehenengo hilabetean burua zatar batzuekin bildu zitzaien, sei hilabete arte. Mundu osoko kultura ugarietan egin da praktika hau. Ezagutzen diren kasu zaharrenak orain 45.000 urtekoak dira.[1] Euskal Herritik gertu ere bai, esaterako Tolosa Okzitanian, XX. mendearen hasieran.[2] Gaur egun oraindik Vanuatun eta Kongoko Errepublikan egiten da.

Praktika honen zergatiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zergatia ez dago garbi eta, ziur aski, herrialdez herrialde, arrazoi desberdinak egon daitezke. Hipotesi zabalenaren arabera, taldeko identitatea lortzeko edo estatusa markatzeko erabiltzen zen.[3] Maien zibilizazioan, adibidez, horrela omen zen.[4] Deformazioaren bitartez ere estetikoki erakargarriak ziren ezaugarriak lor nahi zituzten. Herrialde batzutan, esaterako Malakula uhartean, garezur luzeko pertsonak inteligenteagoak eta espirituetatik gertuago dauden pertsonak direla pentsatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Christopher Meiklejohn, Anagnostis Agelarakis, Ralph Solecki, Philip Smith, Canada), Peter Akkerman, "On the Origins of Cranial Artificial Deformation in SW Asia", Paleorient, 18. liburuki (1992), 83-97 or.; K.O. Lorentz, Ubaid headshaping, in R.A. Carter and G. Philip, Beyond the Ubaid (2010), 125-148 or.
  2. http://delairecephalo.fr/ARTICLES%20DELAIRE%20SUR%20ANALYSES/a67-Déform.%20Intentionnelles.pdf
  3. Gerszten and Gerszten, 1995; Hoshower et al., 1995; Tubbs, Salter, and Oaks, 2006.
  4. Gerszten and Gerszten, 1995

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]