Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoa
Itxura
Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | historical archive (en) |
Herrialdea | Espainia |
webgune ofiziala |
Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoa Arabako hiriburuan dagoen eliz-artxiboa da.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gasteizko elizbarrutiari atxikita dago eta Gasteizko Elizbarrutiko Seminarioaren instalazioetan du egoitza 1990etik, Arabako hiriburuko Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalean. María Dolores Lekuona Gonzálezek zuzentzen du. Gordetzen dituen funtsen artean, hiriko bi katedraletakoak daude — Santa Mariakoa eta Maria Sortzez Garbiarena — eta XIX. mendean izandako gerrei buruzkoak. Era berean, Arabako parrokiek eta Trebiñuko enklabeak XV. mendetik XIX. mende amaierara arte sortutako bataio, ezkontza eta heriotzen sakramentu-erregistroak gordetzen ditu, eta horiek kontsultatzeko aukera ematen du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Archivo Histórico Diocesano de Vitoria (España)» Censo-Guía de Archivos de España e Iberoamérica (Ministerio de Cultura y Deporte).