Gemma Sanginés
Gemma Sanginés | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1970eko uztailaren 6a (54 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa, saiakeragilea eta irakaslea |
Kidetza | Q20108957 |
Gemma Sanginés Saiz (Bilbo, Bizkaia, 1970eko uztailaren 6a) psikologoa da. Psikologo klinikoa eta kirol arlokoa. Hizkuntz ohituretan espezializatua. 2006tik hiztunak ahalduntzeko TELP tailerrak emateagatik da ezaguna Euskal Herrian. Sortir de l'armari lingüístic, Una guia de conducta per a viure en català liburua argitaratu zuen 2010ean Ferran Suayrekin batera, eta Castelloko (Valentzia, Herrialde Katalanak) hizkuntz eskolan euskara irakasle dihardu.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskalduntze prozesua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gemma Bilbon jaio zen euskaraz ez zekien familia batean. Ikasketak A ereduan egin zituen. 17 urterekin AEKn matrikulatzea erabaki zuen, euskara ikasteko. 20 urte bete arte hainbat ikastaro eta barnetegi bat egin zituen, maila onargarria lortuz. Halere, euskaraz aritzeko gogoa izan arren, aukera gutxi izaten zuen. Mendizalea izanik mendira joateko hiritik irteten zenean beti saiatzen zen herrietan praktikan jartzen zekien euskara apurra. Salamancara ikastera joan arte jarraitu zuen euskara ikasten. Ondoren, Valentziara bizitzera joan eta alabak jaio zirenean pentsatu zuen haiekin euskaraz nahi nuela hitz egin. Orain hizkuntza oporrak egiten ditu eta urteoro Euskal Herrira etortzen dira uda garaian.[2]
Euskara irakasle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amatasunak eta euskarekiko maitasunak Valentziako Euskal Etxeko Euskaltzaleok elkartean konpromisoa hartzera bultzatu zuen eta euskara irakasle bihurtzera, baita euskara indarberritzeko ekitaldietan parte hartzera ere, Valentziako Korrikan, besteak beste.Castelloko (Valentzia, Herrialde Katalanak) hizkuntz eskolan euskara irakasle ere badihardu.[1][3]
TELP tailerrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006tik hiztunak ahalduntzeko TELP tailerrak, Hizkuntza Aktibismo Tailerrak, emateagatik da, besteak beste, ezaguna Euskal Herrian.[4] TELP tailerren helburua lehen hitza euskaraz botatzen ausartzeko baliabide askatzaileez jabetzea da, konplexuak hankaz gora igorriz, eta euskararen erabilpenaren zama partekatzen ikasiz, aldeko espazioak eta jarrerak irabazteko.[5][6]
Hizkuntz gutxituen hiztunen artean dagoen autoestimua hobetzea. Hizkuntza gutxituen hiztunak askotan urpekariak bezalakoak dira: ur-azalaren azpian geratzen dira eta soilik eremu ziurretan irteten dira azalera. Modu berean erantzungo zaiela ziur daudenean baino ez dute hitz egiten katalanez edo euskaraz .Egoera hori gainditzen ikastea da TELP tailerren helburuetariko bat.[2][7]
Hitzaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hainbat hitzaldi emana da euskararen erabileraz eta transmisioaz.[8]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sortir de l'armari lingüístic, Una guia de conducta per a viure en català (2010) Ferran Suayrekin elkarlanean.[1]
- Irten hizkuntzaren armairutik. Euskaraz bizitzeko portaera-Gida. [9]
- Portaera asertiboaren hautematea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Iribarren, Maddi Ane Txoperena. ««Jokaera bat aldatzea ez da hain zaila, irautea da zailagoa»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ a b «'Hiztunek erdarara jotzeko arrazoi garrantzitsuena euskararen getizazioa da'» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gemma Sanginés, Euskaltzaleok: "Entre cien y doscientas personas nos sumaremos a la Korrika en Valencia"» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ Erredakzioa. (2017-10-04). «Gemma Sanginés adituak euskaraz bizitzeko tailerra gidatuko du Arrigorriagan» Geuria (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ «Gemma Sangines "Hizkuntza armairutik atera"» EKE (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ Tubia, Iker. ««Berdintasuna izan behar dugu helmuga»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ «Hizkuntza aktibismoa tailerra - Gemma Sangines» Nafarroako Hitza (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ garaigoikoa. «Barreiatzen 1: Gemma Sangines» Barreiatzen (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Irten hizkuntzaren armairutik - IKAS Euskal Pedagogia zerbitzua» www.ikas.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).