Mahuka harro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gigot» orritik birbideratua)
Emakume bat gigot mahuka batekin.

Mahuka harroa[1] edo Gigot mahuka mahuka oso lasaia eta zabala da sorbaldatik ukondoraino, eta estua ukondotik eskumuturreraino. Oihala tolestuz eta mahukari barruko geruza zurrun batekin eutsiz lortzen da goiko aldearen forma[2].

1820-1830ko hamarkadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahuka harroak emakumeen janzkeran ohikoak izanziren 1820ko hamarkadaren amaieran. 1830eko hamarkadan lortu zuten ospe handiena. Mahukak hain handiak izan zitezkeen, non emakume batek albotik jiratu behar izaten baitzuen atetik igarotzean. Mahukak bere lekuan mantentzeko, balea edo altzairuzko euskarriak edo lumaz betetako kuxinak erabiltzen ziren[3]. 1820ko eta 1830eko hamarkadetako moda erromantikoa zen, mahuka handia sortzen zuen tolestura handi batekin. Soinekoen eskotea irekia eta V itxurakoa izaten zen, sorbaldaren azpian hasten ziren mauka bipilduekin[4][5].

1890ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gigot mahukak berriro modan jarri ziren 1890eko hamarkadan, emakumezkoen janzkera gizonen neurrira egindako jantzi eta alkandoretan oinarritu zenean. Mahukak sorbaldan hasi eta gorantz igotzen ziren, bolante moduan. Gerriak kortse batekin estutzen jarraitzen zuen, eta gonak luzeak ziren. Moda hori emakumearentzako funtzio eta jarduera egokien pertzepzioa zabaltzen zen garaiarekin lotzen zen. Emakumeek kirolak egin zitzaketen eta bidaiatu, adibidez, tenisean jokatu eta bizikletan ibili[6][7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm
  2. (Ingelesez) Service, Islington Education Library. (2003). «Leg-of-Mutton Sleeve Dress, Victorian, Replica | Object Lessons - Clothes & Accessories: Victorians» Islington Education Library Service (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
  3. (Ingelesez) https://blog.modcloth.com/2010/08/31/take-it-or-sleeve-it-the-leg-o-mutton-sleeve/. (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
  4. (Ingelesez) «Fashion Archives Archives» Maryland Center for History and Culture (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
  5. «The Fashion Historian: Gigot Sleeves» The Fashion Historian (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
  6. (Ingelesez) Victoria and Albert Museum. (2013-07-11). «History of Fashion 1840 - 1900» www.vam.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
  7. «- YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]