Gobo
Goboa metalezko zein beirazko diskoa da. Hau forma desberdinekin dago zulaturik eta tenperatura altuak jasateko gai da.[1] Pieza hau fokoetan jartzen da argia sartzen ez uzteko, eta horrela efektu bisualak sortu ahal izateko. Gobo terminoa ingelesetik dator eta "goes before optics" esaldiaren akronimotik dator; hau da, optika aurretik doana. Goboaren adibiderik esanguratsuena Batmanen seinalea izango litzateke. Argi efektuak sortzeko metodo hau antzinetariko bat da.[2]
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Altzairuzkoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gehien erabiltzen den gobo mota da. Iraunkorrenak dira eta bertan hitzak, irudiak eta abar eratzen dira altzairuzko xafla moztuz, nahi den forma eman arte. Fokoaren eta goboaren artean kolorezko gel-xafla jarriz kolorezko argia lortuko litzateke.[3]
Beirazkoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gobo mota hau erabilgarria da oso mugitzen diren fokoetan erabiltzeko. Gainera, beirazkoa izanik goboan bertan jarri daiteke kolorea, beste xaflarik erabili gabe.[4]
Lehenengo goboak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1881. urtean Sir Joseph Swanek denboran askoz gehiago irauten zuen argi elektrikoa lortu zuen eta Savoy Theater eraiki zen Westminsterren argi mota honekin. Argiztatzeko era hau azkar zabaldu zen, eta 1933. urterako mendebalde osotik zegoen. Momentu horretan kokatzen dira lehenengo goboak, argi efektuak sortu nahi baitziren eszenatokietan.[5]
Goboen erabilera telebistan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goboak gehienbat antzerkian erabili izan diren arren telebistan erabili izan da noizbait. Goboen erabilera gehienbat itzalak sortzeko izan da; halere Batman bezalako pelikuletan paper garrantzitsuagoa jokatu dute.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) ¿Qué es un GOBO? | Gobos. (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
- ↑ (Ingelesez) Sayer, Rob. Gobos – A Guide To Choosing And Using A Gobo | - Stage Lighting Tutorials, Information and How To. (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
- ↑ (Ingelesez) Walker, Matt. (2014-08-20). «How to Use Gobos to Create a Unique Event Experience» Endless Events (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
- ↑ «Glass Gobos - Stage Lighting Store» www.stagelightingstore.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
- ↑ The History of Gobo Lighting - Red Carpet Systems. (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
- ↑ (Ingelesez) «5 Film Noir Photography Tips» HowStuffWorks 2012-02-28 (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).