Edukira joan

Green Series XCO

Wikipedia, Entziklopedia askea

Green Series XCO, euskadiko mendi bizikletako txapelketa garrantzitsuena da. Txapelketa 2018.ean ospatu zen lehenengo aldiz eta, 2024. urtean, UCI C2 maila dauka. Normalean, 8 lasterketa izaten dira eta Bilbo, Erandio, Ortuella, Abadiño, Lezama eta Barakaldoko zirkuituak urtero izaten dira txapelketan. Basbesle nagusiak, Bizkaiko Txirrindularitza Federakundea, Bizkaiko Foru Aldundia eta El CORREO aldizkaria izan dira.

Txirrindulari on eta ospetsu askok parte hartu dute txapelketa honetan, hala nola, Patxi Cia (Munduko eta Europako Txapelduna Master 40 mailan, Espainiako Txapelduna Master 30 mailan eta Euskal Herriko Txapelduna) Alexander Ordeñana (Euskadiko Open eta BTT Caja Rural Kopako Txapelduna), Unai Elorriaga (Munduko, Europako eta Espainiako Txapelduna pistako zenbait modalitateetan), David Valero (2. Munduko Txapelketan, 3. Tokyoko Joko Olimpikoetan eta Espainiako Txapelduna), David Puente (Green Series XCO, 2. Euskadiko Open), Ibai Arco (Bizkaiko Ziklo-Kros Txapelduna[1]), Egoitz Azkueta, Iñaki Carro, Kevin Suarez (Espainiako Ziklo-Kros Kopako garaipen batzuk)[2], Francesc Barber (Espainiako Txapelduna sub-23[3]) edo beste asko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Ibai Arco, corredor de Bikezona Team, convocado por la selección de Euskadi» Bikezona.com 2019-04-01 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  2. (Gaztelaniaz) Kevin Suárez (Nesta - MMR) vuelve a vencer remontando en Pontevedra - El Pelotón. 2023-10-07 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  3. (Gaztelaniaz) Rubio, Jesús. (2023-07-16). «Campeonato de España de XCO 2023: Francesc Barber se proclama ganador en la categoría Sub-23» www.todomountainbike.net (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]