Habis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Habis
Ezaugarriak
Sexua gizonezkoa

Habis Tartessosko errege mitikoa da. Ponpeio Trogo historiagilearen arabera,[1] Gargorisen seme eta biloba. Intzestuaren ondorioa izan zenez Gargoris hiltzen saiatu zen behin eta berriro, baina nola Habis beti ere bizirik ateratzen zen, azkenean, bilobatzat hartu eta bere oinorde izendatu zuen. Justinok Ponpeio Trogoren obraren laburpenean kontatzen du tartesotarrak legeen bidez gobernatu zituela, goldatzeko idiak nola meneratu irakatsi ziela eta nola garia erein, eta, basa-janen ordez, hobeto jatera behartu zituela. Haren izaera mitikoa Erromaren fundatzaileenaren gainetik ipini zuen edota Ziroren gainetik. Azken hauek ere haurtxoak zirelarik basa-abereen ugatzetatatik elikatu zirelako, baina gainditu gabe Habisek erakutsitako bizirauteko gaitasuna.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]