Hipermedikalizazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hipermedikalizazioa» orritik birbideratua)
Sendagaien gehigikeria.

Hipermedikalizazioa sendagaien gehiegikeria da. Medikuntzak, arazo honen aurrean, jokatzera jo du eragoztera ordez. Gehiegikeri hau osasun pribatua nahiz ez pribatua daukaten herrialdetan gertatzen da. Gehiegizko sendagaiak hartzea, banako arriskuak eta arrisku sozialek dakartza. Alde batetik, iatrogenia, hau da, medikuntza zailtasunak agertzea sendagai batek duen efektu toxikoak direla eta. Beste alde batetik, baliabideen eragilketa dago. Horregatik, bide hau (hipermedikalizazioa) ez da ezta eraginkorra ezta segurua ere.

Hipermedikalizazioa arazo bat bezala ezagutzen dugu gaur egun, eta horregatik badaude hainbat estrategia fenomeno honekin amaitzeko, edo, gutxienez, murrizteko. Adibidez, Estatu Batuetako National Institute of Health and Clinical Excellence erakundea argitaratu duen "Do not do" liburu bilduma. Bilduma honetan, zer prozedura segitu ala ez segitu behar diren gomendatzen du. ABIM Foundation ere "Choosing wisely" kanpaina eratu zuen, non hornitzaileak eta pazienteak jokabide eta prozedura ezberdinak eztabaidatzeko balio duena. Katalunian, "Essencial" egitasmoa agertu zen, osasun arreta hobetzeko dena.

Hipermedikalizazioaren kontra dagoen autorerik garrantzitsuena Allen Frances psikiatra estatubatuarra da. Esan beharra dago, psikiatrek ez dutela Allen Francesen tesia oso ondo ikusten eta arnegani bat bihurtu dela esaten dute.

Allen Francesen kritika azaltzeko, DMS psikiatria liburuak zer diren eta nola funtzionatzen dute jakin behar da. DMS liburuak, buru nahasteei buruzko eskuliburu diagnostiko eta estatistikoak dira. Estatu Batuetako Psikiatria elkartea egiten ditu eta psikiatriaren biblia eta munduko gaixotasun mentalen erreferentzia bezala ezaguna da. Liburu hauetan, gaur egun buru-nahaste bezala hartzen diren gaixotasunak agertzen dira. DMS IV liburuaren argitalpenean, Allen Francesek kolaborau zuen eta bere mea culpa indartu zuen jada, esanez farmazia industria behar ez dituen jendeari milioika pilula errezetatzea lortu zuela. Horrela, hipermedikalizazioa bizkortzen. DMS 5a liburua argitaratu eta gero izan zen Allen Francesek zerbait txarto zegoela konturatu zenean. Argitalpen honetan, desoreka mentala bezala hartzen diren gaixotasun berri asko erantsi zituzten. Horregatik, bere liburuan "¿Somos todos enfermos mentales?", DMS 5a askoz txarragoa dela salatzen du.

DMS 5aren argitalpena ez ezik, psikiatria festa batean gertatu zena ere oinarri bezala hartu zuen bere tesia garatzeko. Festa horretan, bere lagunek (psikiatrak ere) 5 desoreka mentalak diagnostikatu ahal zituztela konturatu zen, bakarrik eguneroko ekintzak behatzen eta normalak diren gauzak gaixotasunen sintomekin nahasten.

Datuak diote badaudela milioika pertsona antidepresiboak, antipsikotikoak, antsiolitikoak, somniferoak eta analgesikoak hartzen dituztenak eta haien menpe daudenak orain. Pilula zalea den gizartea bihurtzen ari gara. Estatu Batuetan, gizonen %11 eta emakumeen %21 hartzen zituzten antidepresiboak 2010ean. Umeen artean %4a hartzen dituzte estimulatzaileak. Adineko pertsonen artean %25a antipsikotikoak hartu dituzte. Badaude bisita gehiago ospitaleetan eta heriotza gehiago sendagaien gehiegikeria dela eta kaleetako drogak direla eta baino.

Laborategiak eta DMS + Farmazia industria eta bere ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laborategiak ez dute zuzenean behartu edo presionatu ez baina beti daude negozio aukeren bila. Edozein anbiguotasun edo zehatza ez den entropia bat aprobetxatzen dute onura ateratzeko. Marketing ikaragarria du gainera farmazia industriak: iragarkiak, aldizkariak, Interneta eta baita arreta primarioaren medikuak ere. Pilulen %8a familiako medikua agintzen ditu 7 minutuko kontsulta bat eta gero.

Tesiaren ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuliburu berriak (DMS 5a) desoreka mentalak ez diren gaixotasunak barneratu ditu eta horren ondorioz, izurri psikiatriko berriak sortuko dituela. Eta hori farmakoen gehiegizko kontsumo bezala ezagutuko da, oso kaltegarriak eta gainera garestiak direnak. Allen Francesek diona da behar ez dituzten jendeak medikamentuak dituztela eta benetan behar dituzten jendeak ez.