Hizkuntz Eskubideen Behatokia
Itxura
Hizkuntz Eskubideen Behatokia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | gobernuz kanpoko erakundea |
Herrialdea | Euskal Herria |
Agintea | |
Zuzendaria | Agurne Gaubeka |
Historia | |
Sorrera | 2001eko ekainaren 26a |
webgune ofiziala |
Hizkuntz Eskubideen Behatokia euskaldunen hizkuntz eskubideen alde egiteko Euskalgintzaren Kontseiluak sustatutako fundazio bat da.
Behatokia Euskal Herriko herritarren hizkuntza-eskubideez arduratzen da eta eskubide horiek Euskal Herri osoan, arlo publikoan zen pribatuan, babestera zuzentzen du bere jarduera.
- Euskararen telefonoa (+34 948146172 / +33 690932472) doako zerbitzua abian jarri zuen Behatokiak. Euskararen telefonoa hizkuntza-eskubideen urraketei konponbidea emateko tresna zuzen eta eraginkorra izan nahi duen zerbitzua da.
- Behatokiak herritarren kexak bideratzen ditu erakunde publiko zein pribatuen aurrean, eta beharrezkoa denean, bide judizialera ere jotzen du.
- Hizkuntza-eskubideen egoeraren azterketa eta txostenak egiten ditu eta horiek euskal gizartearen eskura jarri. Euskal Herriko administrazio erakundeei eta nazioartekoei aurkezten dizkie, euskal hiztunen hizkuntza-bazterkeriaren berri eman eta oinarrizko eskubideak errespetarazteko.
- Hizkuntza-eskubideen edukiak zabaltzen ditu. Horretarako, hainbat kanpaina egin izan ditu, bai eta gaztetxoekin hizkuntza-eskubideak lantzeko unitate didaktikoa ere.