Hizkuntza Eskubideen Behatokia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hizkuntza Eskubideen Behatokia euskaldunen hizkuntz eskubideen alde egiteko Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sustatutako fundazio bat da.

Behatokia Euskal Herriko herritarren hizkuntza-eskubideez arduratzen da eta eskubide horiek Euskal Herri osoan, arlo publikoan zen pribatuan, babestera zuzentzen du bere jarduera.

  • Euskararen telefonoa (902 194 332/+33559594948) doako zerbitzua abian jarri zuen Behatokiak. Euskararen telefonoa hizkuntza-eskubideen urraketei konponbidea emateko tresna zuzen eta eraginkorra izan nahi duen zerbitzua da.
  • Behatokiak herritarren kexak bideratzen ditu erakunde publiko zein pribatuen aurrean, eta beharrezkoa denean, bide judizialera ere jotzen du.
  • Hizkuntza-eskubideen egoeraren azterketa eta txostenak egiten ditu eta horiek euskal gizartearen eskura jarri. Euskal Herriko administrazio erakundeei eta nazioartekoei aurkezten dizkie, euskal hiztunen hizkuntza-bazterkeriaren berri eman eta oinarrizko eskubideak errespetarazteko.
  • Hizkuntza-eskubideen edukiak zabaltzen ditu. Horretarako, hainbat kanpaina egin izan ditu, bai eta gaztetxoekin hizkuntza-eskubideak lantzeko unitate didaktikoa ere.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]