Homoskedastikotasun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estatistikan, zorizko aldagai segida edo bektore bat homoskedastikoa dela esaten da, aldagai guztiek bariantza berdina dutenean. Homoskedastikotasunik ez badago, heteroskedastikotasuna dagoela esaten da. Homoskedastikotasunak erraztu egiten du eredu estatistikoen garapena, inferentzia metodoak sinple bihurtuz eta honela, karratu txikienen erregresio ereduaren hasierako hipotesietako bat da.

Homoskedastikotasuna kontrastatzeko, besteak beste Breusch eta Pagan-en kontrastea erabil daiteke.