Wikipedia, Entziklopedia askea
(«Hosto konposatu » orritik birbideratua)
Hostoen morfologia espezieen sailkapenean erabiltzen den landare morfologiaren atala da, hostoen itxura aztertzen duena. Itxurak aldaera ugari dituenez, ezaugarri bistakoenetakoa da espezie bat identifikatu ahal izateko.
Hostoak izan daitezke bakunak (orri bat) edo konposatuak (orri edo foliolo bat baino gehiagorekin), iledunak edo ilegabeak, ertz osokoak edo zerratuak eta abar. Orrien antolaketak, hauen formak, ertzaren definizioak edo nerbiazioak parte hartzen dute hostoaren itxura orokorrean.
Hosto bakun baten diagrama:
1. Erpina
2. Zain nagusia
3. Zain sekundarioa
4. Linboa edo orria
5. Ertza
6. Pezioloa edo txortena
7. Kimua
8. Zurtoina
Hostoa hainbat zatiz osaturiko egitura da. Fotosintesia gauzatzen duen egitura zapalari linbo edo hosto-orri izena ematen zaio. Linboa modu egokian paratzen eta adarrarekin lotzen duen egitura zilindrikoa, berriz, pezioloa edo txortena da. Pezioloa eta zurtoina lotzen dituen guneari hostoin izena ematen zaio.
Itxura Mota Latinez Azalpena
Txandakatua[ 1] alterna hostoak txandaka lotzen dira maila desberdinetan
Aurkakoa[ 1] edo oposatua abrupta hostoak parez pare lotzen dira
oposatu dekusatua decussata oposatua, baina hostoak angelu zuzenean daude aurreko mailarekiko
Bertizilatua verticillata autstellata hostoak sortaka (gutxienez 3) puntu berean
Erroseta rosula Hostoak oinarrian zirkuluan
Itxura Mota Latinez Azalpena
Entsiformea ensiformis luzea eta zorrotza, ezpata itxurakoa
Azikularra acicularis Orratz itxurakoa, zorrotza eta estua
Subulatua subulata ezten itxurakoa
Lineala linearis Luzea eta oso estua
Luzanga oblonga Itxura luzekara, ertz nahiko paralelo egin eta erpin biribilduekin
Lantzeolatua lanceolata lantza itxurakoa, zabalagoa txortena aldean erpinean baino
Oblantzeolatua oblanceolata lantza itxurakoa, zabalagoa erpin aldean txortenean baino
Faltziformea falcata Sega itxurakoa
Aristatua aristata
Eliptikoa elliptica Arrautza itxurakoa, zabalera ia berdina erpin eta txortena aldean
Ornikularra edo biribila orbicularis biribila
Obala ovata Arrautza itxurakoa, zabalagoa txortena aldean
Obobatua edo obobala obovata arrautza itxurakoa, zabalagoa erpin aldean
Espatulatua spathulata espatula itxurakoa, orria gutxika txorten bihurtzen
Kuneatua cuneata oinarria ziri itxurakoa
Sagitatua sagittata lantza itxurakoa, aurikulak beherantz zuzenduak
Hastatua hastata lantza itxurakoa, aurikulak horizontalki hedatuak
Peltatua peltata biribildua, txortena orria ren erdian atxikia
Akuminatua acuminata erpina punta finarekin
Kamutsa obtusus erpina biribildua
Trunkatua truncata erpinak moztua dirudi
Erreniformea reniformis Giltzurrun itxurakoa
Deltoidea deltoidea hirukia, txortena albo bati atxikia
Flabelatua flabellata erdi-zirkularra, haizemaile itxurakoa
Kordatua cordata bihotz itxurakoa, punta erpinean
Obkordatua obcordata bihotz itxurakoa, punta txorten aldean
Erronboidala rhomboidalis Erronbo itxurakoa
Lobatua lobata gingiletan banatua
Pedatua pedata Palmatua, albo gingilak oinarriari batuak
Multifidoa multifida xingolatan banatua
Perfoliatua perfoliata zutoinak orria zulatu duela dirudi
Palmatuak:
Itxura Mota Latinez Azalpena
Palmatua palmata segmentu edo gingiletan banatua, eskuko hatzen antzera
Palmatilobatua palmatilobata palmatua, segmentuen arteko hutsartea ez da orriaren erdiraino iristen
Palmatifidoa palmatifinta palmatua, segmentuen arteko hutsartea orriaren ia erdiraino iristen da
Palmatipartitua palmatipartita palmatua, segmentuen arteko hutsartea segmentuen erdia igarotzen dute
Palmatisekatua palmatisecata palmatua, segmentuen arteko hutsarte luzeak zain nagusiraino iristen dira
Pinatuak:
Itxura Mota Latinez Azalpena
Pinatilobatua pennatilobata Pinatua, segmentuen arteko hutsarteak ez dira iristen orri-erdiaren erdibidera[ 2]
Pinatifidoa pinnatifindata Pinatua, segmentuen arteko hutsarteak orri-erdiaren erdibidera iristen dira[ 2]
Pinatipartitua pennatipartita Pinatua, segmentuen arteko hutsarteak orri-erdiaren erdibidea igarotzen dute[ 2]
Pinatisekatua pennatisecata Pinatua, segmentuen arteko hutsarteak zain nagusia iristen dira
Forma Mota Latinez Azalpena
Osoa integra Koxkarik gabea
Ziliatua ciliata Iletxoduna
Krenulatua crenata Koxka zabal eta biribilduak
Horzduna[ 3] (edo dentatua) dentata Hortz estu edo zabalekin
Horztun bikoitza duplicato-dentata
Dentikulatua denticulata Hortz txikiduna
Zerratua serrata Zerra itxurakoa, puntak aurrerantz
Zerrulatua serrulata Zerra hortz txikiekin
Gilgilduna lobata Gingil biribilduekin
Uhindua undulata Uhin itxurako koxka zabal eta biribilduak
Espinulatua spinulata Arantzekin
1 2 Euskal Herriko zuhaitz eta zuhaixken gida. Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia, 25-33 or. ISBN 9788445730515 ..
1 2 3 (Frantsesez) Bernard Boullard. (1997). Dictionnaire, Plantes & Champignons. ESTEM, 875 or. .
↑ «horzdun» . Euskaltzaindiaren Hiztegia . (Kontsulta data: 2021-5-2).