Hozte-dorre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hozte-dorrea» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Didcoteko hozte-dorreak.

Hozte-dorrea prozesu batetik irteten den ur beroa hozteko instalazioa, eskuarki dorre-itxurakoa. Uraren beroa atmosferako aireari transferitzen zaio.

Ohikoak dira ura erabiltzen diren industrietan, hala nola petrolio-findegietan, petrokimikoetan edo beste lantegi kimikoetan, industria energetikoan (termikoa eta nuklearra) eta aire girotu sistemetan.

Tamaina anitz dituzte: txikienak eraikinetako teilatuetan egoten dira eta handienak, berriz, hiperboloide itxurako tximinia erraldoiak. Lehenak ugarienak dira, laukizuzen itxurakoak, aire girotuetan sortzen den beroa kanporatzeko erabiliak. Bigarrenak, berriz, 200 m-ko altuera eta 100 m-ko diametro zabalera izan dezakete. Zentral nuklearrekin erlazionatzen dira azkenengo hauek, baina egia esateko, hauen erabilera guztiz hedaturik dago industrian.

Egitura eta funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur beroa airearekin kontaktu egitean, bero-trukaketa ematen da bien artean, lurrunketa-prozesuaren bitartez. Beroa aireari igarotzea da helburua. Hala ere, ur beroaren ehuneko txiki bat lurrundu egiten da, laino zutabe zuri baten itxuran kanporatzen dena. Hozte-dorreen atal bakoitzak bere eginkizuna du prozesua errazteko eta etekin handiagoa lortzeko. Lau gune bereizten dira: lainoztagailuak (sarrera), betegarria, aire-sarrera eta depositua.

Lainoztagailuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur beroa lainoztagailuetatik igaroarazten da hozte-dorreen sarreran. Honen ondorioz, ur emaria euri tanta formako emari bihurtzen da, lurrunketa erraztu egiten baitu.

Betegarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deposituaren eta lainoztagailuen arteko gunea da. Bata bestearen gainean jarritako PVCzko xaflaz eginda daude. Xaflen helburua ura eta airearen arteko azalera-kontaktua eta denbora handitzea da, ahalik eta ur kantitate handiena hoztu dadin.

Aire-sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hozte-prozesuan parte hartuko duen airearen sarrera da. Beheko aldean dago, uraren emariaren norabidearen kontra egin dezan, hozketa eraginkorragoa baita. Tximinia itxurako dorreetan aire-korrontea naturala da; aire girotuetako hozte-sistemetan ,ordea, induzitua (haizagailu baten bidez behartuta dago).

Depositua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hoztutako ura biltzen den tokia. Ur hau berriro erabiliko da hozgarri bezala, zentral nuklear baten erreaktorearen hozketarako, adibidez.

Ezberdintasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrerago aipatu den bezala, hozte-dorreen eta aire girotuen desberdintasun nagusiak, besteak beste, honako hauek dira: tamaina, itxura eta zer prozesutan parte hartzen duten dira. Hala ere, egituran eta funtzionamenduan ere ezberdintzen dira, nahiz eta azken honetan lurrunketa-printzipioan oinarrituta ere egon.

Aire girotuetan ura lainoztogailuetatik irtetean hotz dago, eta betegarriak egon beharko lukeen tokian hodibihurrak daude, non bertatik igarotzen den likido hozgarria bero dagoen. Ura hodiekin kontaktuan jartzean berotu egiten da eta, era berean, urak bero hori aireari transmititzen dio. Bildutako ura berrelikatu egiten da prozesu berdina egin dezan.

Ingurumen-kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hozte-dorreek ur-lurrun kondentsatua (laino zuria) duen airea igortzen du atmosferara. Horrenbestez, ez da inolako kutsadurarik isurtzen, salbuespenak barne. Salbuespenak erabilitako ura aurretik kutsaturik egotea, lantegian istripuren bat egotea eta uretan kutsatzaileak isurtzea, instalazioaren mantentze desegokia edota uren arazketa txarra dira. Arazketak kontrol sakona izan ohi du; izan ere, legionella bakterioaren hazkuntza kontrolatu beharra dago.

Legionella[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legionella[1] legionarioaren gaixotasuna sortzen duen bakterioa da, arnasteko zailtasunak eta sukarra eragiten dituena. Berez, uretan bizi da, baina hozte-dorreetan sortzen diren baldintzak direla eta, ur beroa alegia, ingurune aproposa da bakterioa hazi eta ugal dadin. Legionellaren kontrola alde batera utziko balitz, ur-lurrunezko lainoekin batera legionella kontzentrazio handiak igorriko lirateke. Haizeak lainoak biztanleria-guneetara daramatza, legionella sakabanatuz, eta euria egitean, biztanleek arnasa egiterakoan gaixotu egingo lirateke.

Horregatik, ur-arazketan biozidak isurtzen dira, bakterioa hil dezaten atmosferara askatu aurretik. Biozida erabiliena kloroa da, hirien hondakin-uren araztegien edo igerilekuetan bezala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Legionelosis» www.who.int . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.