Ibaia euri-erasoetan

Wikipedia, Entziklopedia askea
'Ibaia euri-erasoetan'
Datuak
Idazlea (1999)
Argitaratze-data1999
GeneroaOlerkia
Herrialdea Euskal Herria
Orrialdeak72
SariakFelipe Arrese Beitia saria 1999an


Ibaia euri-erasoetan liburua Jose Luis Padrón egilearen poesia lana da. Liburu honek 1998]an, Euskaltzaindia antolatu zuen Felipe Arrese Beitia saria irabazi zuen.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itxuraz maitasunezko poesia da liburu honetan jaso dena, baina ez zentzu erotikoan, filosofikoan baizik. Maitasuna denboraz eta honen igarotzeaz hitz egiteko aitzakia da, azken finean. Estilo zuzena eta itxuraz erraza erakusten du liburuak. Funtsean, amodioaren eta ibaiaren arteko lotura azaltzen digu poetak; jakina, ibaia eta denbora bat dira. Orokorrean, poema laburrak dira, atal desberdinetan antolatuta:

  • "Ibai beroak"
  • "Ibai hotzak"
  • "Leihoa ireki duzu"
  • "Euria"

Poemetan sinbolismo da nagusi, baina oso sinbolismo klasikoa eta, askotan, naturarekin lotuta: seaska, euria, ibaia, udazkena, ekaitza, arratsa...

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ibaia euri-erasoetan. Euskaltzaindia-Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 1999, 72 or. ISBN:84-89476-78-0.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]