Edukira joan

Iberia Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Iberia Arraun Elkartea Sestaoko Iberia auzoan sorturiko arraun kluba da. Batel eta trainerillatan titulu ugari irabazi zituen, baina traineruarekin ere baditu Kontxako Bandera bi, bigarrena herri bereko Kaikurekin batera izan bazen ere.

Uniformea

Berde argia, marra eta letra gorriekin, bai elastikoak eta baita Hojalatera trainerua ere.

Historia

Sestaoren arraun historia oso luzea da. 20 eta 30. hamarkadako Bizkaiko estropadetan herriko hainbat talde aritu ziren arraunean, hala nola Kaiku eta gerora futbolean arituko zen Sestao Sport. 50. hamarkadan aldiz Iberia nagusitu zen, Espainiako batel eta trainerilla txapelketa ugari lortuz eta trainerutan Kontxako Bandera eta A Coruñako Generalísimo Bandera famatuak irabaziz, bai eta Espainiako Traineru Txapelketan 9 aldiz bigarren postua lortuz ere. 1954 urtea bereziki izan zen ona klubarentzat, Andoni Arraiz patroiaren agindutara bandera biak irabazi baitzituen. 1959an Kaikurekin bat eginda Sestao izena erabiliz bigarren Kontxako bandera irabazi zuen Iberiak. Azken garaipena 1966ko Bizkaiko Traineru Txapelketa izan zen. Ordutik hona arazo handiak izan ditu eta urte gutxi batzutan baino ez du trainerua uretarako. 2011ean KAE Ligako bigarren maila arituko da.

Palmaresa