Ingerada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ingerada edo silueta soilaz eginiko arte-lana.

Ingerada edo silueta, batzuetan profila ere deitua, objektu edo pertsona batek ikustean erakusten duen inguru-lerroa da, bereziki hori bakarrik ikusten denean, bestelako ezaugarririk erakutsi gabe. Bereziki artean, marrazketan eta arte grafikoetan erabiltzen da, objektu bat sinpletasunez irudikatu edo horren zirriborro bat egin nahi denean.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Silueta hitza Étienne de Silhouette izenetik eratortzen da, 1759an Frantziako finantza ministro bat izan zena. Familia honen deitura edo abizena Xiloeta zen, Lapurdiko euskaraz maiz xilueta ahoskatzen dena eta Xiloeta patronimikoa Silhouette euskaldun izena dela, frantsestua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]