Ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpena, baita ere Ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko adierazpena, ingurumenaren gainean eragina izan dezakeen proiektu baten aurrean ingurumena-gaietan esku duen erakunde edo aginteak horri buruzko azterkertari deritzo. Azterketa horrek aurkako eta aldeko eraginak ondo aztertu ondoren aldeko edo kontrako ebazpena ondorioztatu dezake. Kontrakoa baldin bada proiektua ez gauzatzeko gomendioa edo agindua ezarriko du. Aldekoa denean, proiektuak ingurugiroari begira bete behar dituen baldintzak zehaztuko ditu. Ingurugiro-inpaktuaren ebaluazio azken urratsa da eta, ondoren, proiektua aurrera eraman daiteke. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elhuyar Kultur Elkartea: Ingurugiro hiztegi entziklopedikoa. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 1998. 193.or.

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]