Intef, Ikuren semea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Intef, Tebaseko nomoko gobernari bat izan zen, K. a. 2120 inguruan gobernatu zuena, eta Egiptoko XI. dinastiako lehen faraoiaren aitatzat jotzen da.

Izen hau eman zitzaion: Intef, Jaiotzaz Noblea, Tebaseko jauna... betierekoa

Karnakeko arbasoen gelan, Mentuhotep I.aren aurreko bezala aipatzen da.

Intef, idazkunetan, sarri, Ikuren semea deitua da.

Intef, egiptoar eskriba baten postura eta jantziekin irudikatua dago Sesostris I.ak eraikitzea agindutako estatua batean.


Aurrekoa
Merykara
Egiptoko faraoia
Egiptoko XI. dinastia
Ondorengoa
Mentuhotep I.a