Irisgarritasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irisgarritasuna» orritik birbideratua)
Irisgarritasunaren ikurra.
Iturri modaltua, irisgarria.

Irisgarritasun edo Irisgarritasun unibertsal edozein baliabide (weba, kutxazain automatikoa, etab.) pertsona guztientzat eskuragarri egotea ziurtatzeko bidea da, modu bateko edo besteko urritasunen bat eduki ala ez. Irisgarritasuna lehen mailako eskubide kontsideratzen da, urritasun fisikoren bat duten pertsonek aukera berdintasuna izan dezaten, eta mendekotasunik bateko bizitza egin ahal izateko.[1]

Arloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzeptua arlo askotan erabiltzen da: arkitekturan, hirigintzan, medikuntzan, administrazioan, garraioetan... Kasu guztietan eskubide demokratiko gisa ulertzen da, zerbitzuak edo aukerak guztientzat izateko bidea. Erreibindikazio horren oinarria 2006an onartu zen Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmena da. Hitzarmen hori aktiboa izateko hogei herrialdeen sinadura behar ziren; hori 2008ko maiatzaren 3an lortu zen.

Arkitektura oztopoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Arkitektura oztopo»

Irisgarritasun-hesi mota asko daude baina arkitektura oztopoa edo oztopo arkitektonikoa ezagunena da, ingurune fisikoan baitago eta gizartean agerikoena baita. Gainera, gizakiak eraikitako elementuez osaturik dagoenez, gizakiek konponbidea eskain lezakete. Oztopo arkitektonikoek gizaki guztien mugikortasuna zailtzeaz edo galarazteaz gain, talde jakin batzuei bereziki kalte eragiten diete, hala nola adinekoei, eriondoei, haurdun dauden emakumeei, arazo fisiko jakin batzuk dituztenei, gurpildun aulkiak behar dituztenei... Irisgarritasunaren bidez oztopo horiek guztiak ezabatzea bilatzen da.

Webgune irisgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Webguneetan irisgarritasuna hau da: urritasun, ezintasun edo elbarritasunen bat dutenek ere inolako mugarik gabe eskuratu ahal izatea informazioa. Pertsona ugari oso bestelako testuinguruetatik heltzen dira web orrietara:

  • entzuteko, ikusteko edo mugitzeko arazoekin
  • irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunekin
  • ez baitira gauza, beharbada, teklatua edo sagua erabiltzeko
  • testua bakarrik irakurtzen duen irakurgailua, pantaila txikia edo konexio motela eduki baititzakete;

Irisgarritasuna ezinduen onerako izateaz gain, web gunerako sarrera errazten du oro har.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]