Irlandako Gazteria
Itxura
(«Irlandako Gaztedia» orritik birbideratua)
Irlandako Gazteria (ingelesez Young Ireland eta irlanderaz Éire Óg) XIX. mendearen erdialdeko Irlandako politika, kultura eta gizarte mugimendu bat izan zen. Irlandar erakunde nazionalista honek 1848ko Irlandako matxinada antolatu eta bertan parte hartu zuen. Matxinada horretako buruzagiei sedizioa Van Diemengo lurraldera erbesteratu zituzten (gaur egungo Tasmania uhartea). 1830eko hamarkadaren amaieraldetik aurrera Irlandako Gaztedia erakundea hedatuz joan zen eta etorkizuneko irlandar nazionalisten belaunaldietan eragin handia izan zuen.
Erakunde honetako buruzagi eta kide nabarmenetakoen artean William Smith O'Brien, Thomas Davis, John Blake Dillon, Charles Gavan Duffy eta Michael Doheny izan ziren.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
William Smith O'Brien.
-
Thomas Davies.
-
Charles Gavan Duffy.