Edukira joan

Irugarrengo Prantziskotarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irugarrengo Prantziskotarra aldizkariaren azaletako bat.

Irugarrengo Prantziskotarra 1913ko uztailetik 1936ko uztailera arte Aita Kaputxinoek argitaratutako euskara hutsezko hilabetekaria izan zen. [1]

Ohiko formatua zortzi orrialdekoa zen, 210 bider 140 milimetroan, hasiera batean Elizbarrutiko Inprentan eta ondoren Iruñeko Harresiez kanpoko komentuko Ama Birjinaren Inprentan egina. Zuzendaritza eta administrazioa hiri honetan zeuden. Zuzendari eta sortzailea Aita Damaso Intza izan zen, Aita Buenaventura Oieregikoaren laguntzarekin, nafar eta gipuzkoar kolaboratzaileak izan zituena, ia bere osotasunean kaputxinoak. Gehienbat prosan agertzen zen, bertso kolaborazio bakan batzuekin. 1915. urtearen amaieran jadanik hiru mila harpidedun baino gehiago zituen.

Frantziskotarren Hirugarren Ordenako kide (Tertziario edo Hirugarrendar izenekin ezagunak) euskaldunei zuzendua zegoen. Hitz idatziaren bidez, Frantziskotar Hirugarrendarren eginbeharrak ondo betetzen laguntzeko asmoarekin. Helburu hori lortzeko, agertzen zen dokumentazio guztia argitaratzen zuen, berezko legedia azaltzen zuen eta “Hirugarrendar” eredugarrien biografiak aurkezten zituen. Herrietako ermandadeen aipamenak eskaintzen zituen, oso ugariak, haien kontzentrazio eta erromesaldienak, eta anaien heriotzen berri ere ematen zuen.

Garrantzi berezia ematen zien erlijio-heziketari eta “Hirugarrendarren” prestakuntza moralari, betiere haien ama-hizkuntzan. 1936ko gerra zibilaren ondorioz, argitaratzeari utzi behar izan zion eta ez zuen berriro argia ikusi.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]