Joakin Eugenio Plácido Senosiain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joakin Eugenio Plácido Senosiain
Bizitza
Jaiotza Oieregi1886ko abenduaren 7a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Lekaroz1956ko otsailaren 27a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea

Joakin Eugenio Placido Senosiain Otxoteko, erlijio-izenaz Buenabentura Oieregikoa (Oieregi, 1886ko abenduaren 7a[1] - Lekaroz, 1956ko otsailaren 27a[2]) nafar idazlea eta kaputxinoa izan zen. Idazlanak Arbelaitz, Osinburu eta O-tar B. goitizenekin sinatzen zituen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza-ikasketak Iruñean eta Tuteran egin ondoren, 1910ean apaiztu zen. Damaso Intzarekin elkarlanean aritu zen, eta bion artean sortu zuten Irugarrengo Prantziskotarra (1913) aldizkaria, lehenbizi, eta Zeruko Argia (1919), gero.

Aldizkari horiek 1936 arte iraun zuten. Gerra ondoren, Artzai deia hilabetekaria sortu zuen, eta Zeruko Argiaren bigarren aldiari hasiera eman zion, 1954an, bera zuzendaria zela.

Obra nagusiak: Jesu Kristo gure Jauna´ren bizitza (1921), Pelegrin Mataróren obraren itzulpena; Aita Samuel Kaputxinoa. Gaurko izkillu edo arma (1922); Diccionario castellano-vasco y vasco-castellano de voces comunes a dos o más dialectos (1929).

Euskaltzain urgazlea izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]