Isolamendu akustiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isolatzaile akustiko» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Isolatzeak soinu bat ingurune batean sartzen eragoztea esan nahi du edo baita bertatik ateratzen eragoztea ere. Horregatik, material isolatzaileen funtzioa ezberdina izan daiteke dauden ingurunearen arabera. Alde batetik jasotzen duten energia gehiena islatu dezakete edo , bestalde, energia hori xurgatu dezakete.

Hala ere, bi termino hauek ezberdindu behar dira: isolamendu akustikoa eta xurgatze akustikoa:

  • Isolamendu akustikoak esparrua babestea ahalbidetzen du zarata sartu ez dadin eta ,aldi berean, soinua kanpoalderantz ez ateratzea ere ahalbidetzen du.
  • Bestalde, xurgatze akustikoak, esparruaren akustika hobetzea du helburu, erreberberazio-denbora eta abar kontrolatuz. Teknika hau egokitzapen akustiko gisa ere ezagutzen da.

Materialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horregatik, orokorrean material isolatzaileak xurgatzaile txarrak dira. Hau erabat zentzuzkoa da; izan ere, barrualdean jarrita badago, material isolatzaile baten helburua soinua xurgatzea izango da eta, aldiz, kanpoaldean jarrita badago, energia akustiko hori islatzea izango du helburu, esparruan sartu ez dadin.

Egiturei buruz ari bagara, bi tabike paraleloren artean dagoen material isolatzaile batek tabike horiek bakarka izango luketen isolamendua hobetu egingo du beti.

Ezin da esan isolatzaile akustiko espezifikorik daudenik, isolamendu termikoetan ez bezala.

Mekanismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat materialez egindako eraikuntzako elementu baten isolamendu akustikoaren ahalmena, igarotzen den soinua leuntzeko duen ahalmena da. Soinuaren igarotzearen leuntze edo galera hori, sartzen den potentzia akustikoaren eta zeharkatzen duenaren arteko diferentzia da.

Soinuaren igarotze-galera frekuentziaren, tabike edo paretaren tamainaren eta esparruaren xurgatze-ahalmenaren menpe dago. Galera edo leuntze hauek faktore askoren menpe daudenez, ezin dugu zehazki esan material isolatzaile akustikoak existitzen direnik.

Material lau baten isolamendu akustikoa laborategi batean zehazten da; material horren alde batean soinua sortuz eta beste aldean neurtuz egiten da. Emaitzak dezibeliotan (dB) aurkezten dira. Emaitza hau materialaren zehaztapen teknikoetan agertzen bada, isolamendu ahalmen termino gisa agertzen da eta lodiera konkretu bati edo gehiagori egin behar dio erreferentzia.

Isolamendu-teknikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isolamendu akustikoa, batik bat, eraikuntzako elementuen masatik lortzen da, baldin eta material hauen dentsitatea 300kg/m3 baino handiagoa bada. Kasu honetan bakarrik aplikatuko da masaren legea eta bere formulak, isolatze-ahalmena zehazteko. Bestalde, materialen antolaketa egoki batek isolamendu akustikoa hobe dezake. Hobekuntza hau isolatze-elementuen bakarkako batura baino handiagoa izan daiteke. Egokitzapen akustikoa egiterakoan ez dira paretak, lurra eta sabaia bakarrik kontuan hartu behar, alderdi txikiei ere erreparatu behar zaie. Bi panelen arteko juntura txar batek, bat egiten ez duen ate batek eta abarrek isolamenduaren eraginkortasuna gutxitu dezakete.

Materialen aukeraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isolamendu akustikoa egiteko aurkitu ditzakegun materialak hauek dira:

  • Beruna isolatzaile onena da, izan ere, soinuaz eta bibrazioez isolatzen gaitu. Hala ere, gaur egun bere erabilera galarazita dago; beraz, kautxo , betun , asfalto, EPDM eta honelako materialezko xafla lodiak erabiltzen dira.
  • Eraikuntzan erabiltzen diren materialak, hala nola, hormigoia, terrazoa , altzairua, etab. ez dira behar bezain zurrunak ez eta ez-porotsuak isolatzaile onak izateko.
  • Pareten arteko aire-kamerak ere oso isolatzaile eraginkorrak dira (aire-gune hermetikoak). Horrez gain, material xurgatzailea gehitzen bada tabikeen arteko hutsunean (adibidez, harri-zuntza edo beira-zuntza), isolamendua are gehiago hobetzen da. Isolamendu akustiko eraginkorra izateko, ez da ia garrantzizkoa kameretan jarritako material xurgatzaileen dentsitatea. Benetan garrantzizkoa material horren aire-fluxuaren erresistibitatea (AFr) 5 kPa.s/m2 baino handiagoa izatea da. Parametro hauek betez, emaitza berdinak lortzen dira, nahiz eta zuntz mineralaren dentsitatea aldatu. CTEko (eraikuntza-kode teknikoa) Eraikuntza Elementuen Katalogoan (Espainiarra) dentsitatea ez da kontuan hartu beharreko parametroa eta AFr lortzeko orduan bakarrik eskatzen da.

Oharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelaniazko Aislante acústico artikuluaren itzulpena da.