JavaScript Object Notation

Wikipedia, Entziklopedia askea
JSON» orritik birbideratua)

JSON, JavaScript Object Notationen laburdura, datuen elkartrukerako formatu arina eta irekia da. Testu hutsezko formatu hau datu egitura sinpleak hala nola atributu-balio bikoteak eta array asoziatiboak gordetzeko eta transmititzeko erabiltzen da (objektu izena hartzen dute). JSON formatua sareko konexio baten bidez datu egituratuak serializatzeko eta transmititzeko erabiltzen da. Batez ere zerbitzari baten eta web aplikazio baten arteko datuak trukatzeko erabiltzen da, XML-ren alternatiba izanik. Ajax aplikazioetan maiz erabiltzen da.

JSON JavaScript-etik eratorri bazen ere hizkuntza horretatik independentea da, eta programazio-lengoaia moderno askok JSON formatuko datuak sortzeko eta analizatzeko kodea dute. JSON fitxategi-izenek .json luzapena erabiltzen dute.

JSON formatua RFC 4627ean zehaztu zuen lehenengo aldiz Douglas Crockfordek. JSON formatuaren Interneteko MIME mota ofiziala application/json da. JSON fitxategiaren luzapena .json da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]