Jabetza publiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jabetza publikoaren logoa, onarpen legalik ez duena

Jabetza publikoa zehazki inori ez, baizik eta gizateriari bere osotasunean dagokion ondasun eta eskubide sorta da. Guzti hauek erabilera publikora zuzenduta daude.

Zuzenbide administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide administratiboari dagokionean, plaza eta errepide publikoak jabetzarik gabekoak dira, eta baita administrazio publikoari dagozkion meatze eta ur kontinentalak, adibidez.

Egile eskubideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egile eskubideei dagokienean, jabetza publikotzat hartzen dira eskubideen babesak iraungita dituzten lan literario, artistiko eta zientifikoak, zeinak libreki erabil daitezkeen.

Kasu hauetan jabetza publiko kontzeptua laburtzeko PD erabili ohi da, ingelesezko Public Domain hitzaren laburdura.

Batzuetan jabetza publikoan dagoenak jaberik ez duela pentsatu ohi da, baina pentsamolde hori ez da zuzena. Inori ez dagokion horri Res nullius deitzen zaio.

Jabetza publikoan dagoen oro edonork erabili dezake, baino inoiz ez bere jabe izan, gizateriari bere osotasunean baitagokio.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jabetza publiko Aldatu lotura Wikidatan