Andre Mariaren Jasokundearen katedrala (Thurles)

Wikipedia(e)tik
Jasokundearen katedrala (Thurles)» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jasokundearen katedrala
ThurlesCathedral.JPG
Thurlesko katedrala
Kokapena
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Lurraldea Tipperaryko konderria
Herria Thurles
Koordenatuak 52° 41′ 00″ N, 7° 49′ 00″ W / 52.68333°N,7.81667°W / 52.68333; -7.81667Koordenatuak: 52° 41′ 00″ N, 7° 49′ 00″ W / 52.68333°N,7.81667°W / 52.68333; -7.81667
Andre Mariaren Jasokundearen katedrala (Thurles) hemen kokatua: Irlandako Errepublika
Andre Mariaren Jasokundearen katedrala (Thurles)
Andre Mariaren Jasokundearen katedrala (Thurles)
Arkitektura
Garaia 1879

Andre Mariaren Jasokundearen katedrala Irlandako Thurles herriko katedrala da. Cashel eta Emlyko Artzapezpiku katolikoaren egoitza bertan dago James Butler II (1774–91) Casheletik hona etorri zenez geroztik.

Katedralaren aurrealdea

Patrick Leahyk 1857an erabaki zuen Cashel eta Emlyko Artzapezpiku katolikoak merezi zuen bezalako katedrala izan behar zuela. Katedrala neorromaniko estiloan diseinatu zuen J.J McCarthy arkitektuak, fatxadak Pisako katedralaren antza zeukalarik. Lanak 1865ean hasi ziren eta katedrala 1879ko ekainaren 21ean sagaratu zuen Thomas Croke artzapezpikuak.

Bereziki aipagarriak dira arrosa leihoa eta baptisterioa.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andre Mariaren Jasokundearen katedrala (Thurles) Aldatu lotura Wikidatan