Edukira joan

Javier García García

Wikipedia, Entziklopedia askea
Javier García García
Bizitza
JaiotzaMadril, 1953 (70/71 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Javier García García (Madril, 1953) espainiar arkitektoa da.

Madrilgo Arkitekturako Goi Mailako Eskola Teknikoan egin zituen ikasketak, eta 1981ean atera zuen arkitekto-titulua. 1982an, BAU Arquitectos S.L. enpresa sortu zuen, Luis Segundo Arana Sastre eta Juan Carlos Sancho Osinaga arkitektoekin. 1983an, hirugarren saria irabazi zuen Parisko Opera Berria egiteko lehiaketan, eta Arkitektura Espainian erakusketan parte hartzeko aukeratu zuten (Paris, 1984). Parisko Arkitektura Publikoko Biurtekoan, Espainiako arkitektoen ordezkarietako bat izan zen 1990ean, eta Arkitekto Gazteen Bigarren Erakusketan parte hartzeko aukeratu zuten 1992an. Madrilgo Udalaren Hirigintza Saria irabazi zuen Iparralde-Hegoalde Burdinbidearen Pasabide Berdea lanarekin (Madril, 1990) eta Carabanchelgo zabalgunearen hirigintza-proiektuarekin (Madril, 1991). Lehen saria eskuratu zuen San Sebastián de los Reyesko Kiroldegirako Ideien Lehiaketan (1991).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]