John Fortescue

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Fortescue

Ingeles legelaria zen (Norries, Devon, 1394 inguruan - ?, 1480 inguruan). Oxfordeko Exeter Collegen ikasi zuen. Parlamenturako hautatu zuten (1421), Henrike VI.aren garaian erregearen bankuko epaile goren izendatu (1442), eta zaldun armatu izan zen (1443). Kantziler izendatu zuten (1461), eta Eskoziara ihes egin zuen Henrike VI.a erregearekin, eta ondoren Frantziara erbesteratu zen. Lancasterko etxea garaitua izan zenean (1471), Ingalaterrara itzuli, Eduardo VI.ari mendekotasuna aitortu eta erretiratu egin zen. De laudibus legum Angliae (1546an argitaratua) obran, Ingalaterrako monarkia konstituzionalaren gorespena egin zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]