Jolasean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jolasean
Jatorria
Egilea(k)Joxean Sagastizabal
Argitaratze-data1983
IzenburuaJolasean
ArgitaletxeaHordago
Ezaugarriak
Genero artistikoanarrazioa
Hizkuntzaeuskara

Jolasean Joxean Sagastizabalek 1983an plazaratutako narrazio luzea da. Cafe Iruña Saria irabazi zuen. Narrazioaren gaia erotismoaren gainekoa da eta horrek bere garaian eztabaida piztu zuen. Eleberria elkarrizketen gainean antolatzen da eta horrek irakurketa errazten du. 1987an Elkarrek berriro ere berrargitaratu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Eleberrian hiru pertsonaia daude: Karmelo, Jone eta Laura. Hirurak asteburu batean elkarrekin daude eta haien elkarrizketen bidez haien harremanak eta esperientziak ezagutuko ditugu. Denbora labur horretan hirurak ezagutuko eta oheratuko dira, maitasuna jolas moduan bizitzen. Amaieran, ordea, oso lerro gutxitan, haserrealdi baten ondoren, harremana bukatu egiten da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]