Edukira joan

Jordi Tarrés

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jordi Tarrés

(2014)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJordi Tarrés i Sánchez
JaiotzaRellinars1966ko irailaren 10a (58 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmotorcycle trials rider (en) Itzuli eta enpresaburua
Jasotako sariak

jorditarres.com
Facebook: JordiTarresTrial Twitter: jorditarres_trs Instagram: jorditrs Edit the value on Wikidata

Jordi Tarrés (Rellinars, Bartzelona, Katalunia, 1966ko irailaren 10a) kataluniar trial-pilotua da.

Hamabi urte zituela, Europako txapeldun izan zen bere kategorian, trialsinen, hain zuzen ere. 1983an, Espainiako titulua irabazi zuen modalitate horretan. Urte horretan bertan, trial-alorrean hasi zen, eta Sevillan lortu zuen lehenengo garaipena.

1984an, igeltsero lanbidea utzi, eta era profesionalean hasi zen motoziklismoan. Espainiako Txapelketan egin zuen debuta, eta zortzigarren lekuan gelditu zen. 1985ean, hirugarren izan zen, eta handik urtebetera lortu zuen lehenengo titulu nazionala. 1986tik 1994ra, bederatzi alditan lortu zuen titulu hori bera. Espainiako Txapelketan, hirurogeita bost saio garaitu zituen.

Munduko Txapelketan, 1985ean egin zuen debuta: hamaikagarren izan zen. Ibilbide profesional osoan, zazpitan lortu zuen Munduko Txapelketa irabaztea (1987, 1989, 1990, 1991, 1993, 1994 eta 1995), eta bigarren gelditu zen beste bitan (1988 eta 1992). Herrialdekako Munduko Txapelketan, 1989, 1991, 1992, 1993 eta 1994an irabazi zuen. 1997an utzi zuen kirola. Gaur egun, bere ekipoa du, Spea Trial Tarrés, non Francesc Moret, Pere Borrellas eta Pol Tarrés (iloba) entrenatzen eta lehiatzen baitira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jordi Tarrés Aldatu lotura Wikidatan