Kabo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Hierarkia militarrean, kaboa edo kaporala, behetik goranzko norabidean, lehen mailako soldaduaren gaineko militarra da. Armada batzuetan troparen barneko militar gisa hartuak dauden arren, beste batzuetan ofizialorde motako karguen arteko baxuena bezala sailkatzen dira. NATOren mendeko indar armatuetan, OR-3 mailarekiko baliokidea da, unitate militarren mailak araupetzen dituen STANAG 2116 arauaren arabera.

Askok kontrakoa uste arren, lanbide hau ez da berria. Erromatar zein godoek jada bazituzten behe eta goi mailako kaboak, aipatutako zibilizazioen armadetako ilarak zuzentzeaz arduratzen zirenak. Erdi Aroari dagokionean, ez dago kargu honen izatea frogatzen duen datu argirik. 1702. urtekoak dira kaporalen aipamenik zaharrenak, konpainia bakoitzean hiru kaporal bazituztelako zenbait gudarostek, beranduago, izena aldatu eta lehen eta bigarren mailako kabo izena jasoko zuten. Aipatutako kargua duten norbanakoen kopurua handitu edo txikitu egiten da, duten boterearen arabera.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]