Karioka (jokoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Karioka ( ahoskera : /kaˈɾjoka/ ) Jatorriz Txileko karta jokoa da karioka. Bertan, jokalari guztiek, 12 karta jasotzen dituzte eta joko ezberdinak sortu beharko dituzte.

Partida puntuazio sisteman oinarritzen da, helburua puntu gutxien sortzea da.

Bi karta-sortekin jokatzen da (54 karta dituen karta-sortarekin)naipe ingelesekin, alegia. 2 edo 3 jokalarik ere joka dezakete, partida aurreikusgarriagoa eta sinpleagoa den arren; edo 5, 6, 7 edo 8, baina zenbat eta gehiago izan, orduan eta konplexuago izango da.

Helburua karta guztietaz desegitea litzateke. Kartak berrantolantzeko baldintza bakarra, bere jokaldia burutu baino lehen egitea da.

Jokalari baten bat, karta gabe geratzen bada, bera ezik jokoan parte hartzen ari diren guztiei puntuak gehituko zaizke. Guztiek ez dute berbera gehituko. Bakoitzak, bere kideak partida amaitu duen jokaldi horretan zituzten karta guztien artean batura egingo litzateke.

Hori horrela, puntuak papel batean idatzi ondoren, partida gehiago jokatuko dira. Zenbat partida jokatuko diren argitu ondoren, horiek guztiak amaitzean, tanto gutxien lortu dituen jokalaria izango da garaile.

Txartelen balioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txartelak balio desberdina dute, kentzen saiatzean, deskargatu ezin dituzunean zeure buruari gehitzea bezala. Aho batez irakasten den jokoa denez, karten balioa alda daiteke jokatzen den eremuaren arabera. Balio ohikoenak hauek dira:

  • link= = 2 puntu
  • = 3 puntu
  • = 4 puntu
  • = 5 puntu
  • = 6 puntu
  • = 7 puntu
  • = 8 puntu
  • = 9 puntu
  • = 10 puntu
  • = 10 puntu
  • = 10 puntu
  • = 10 puntu
  • = 20 puntu
  • = 30 puntu