Kategoria eztabaida:Euskal Herriko zinema argazkilariak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ez dakit zergatik erabiltzen duzuen "zinema argazkilari" hitza "zinematografo" guztiz onartuta badago. Horrela ingelesezko kategoriekin itzulpen zuzena egin ahalko litzateke:

  • Cinematographers by nationality => Zinematografoak herrialdearen arabera
  • Cinematographers => Zinematografoak
  • Cinematography => Zinematografia (Zinema argazkilaritza? Google-en ez dut hitz hori aurkitu; esanahi berdinarekin gutxienez)

Espero dut norbaitek zuzentzea ezabatu beharrekoak ezabatuz eta aldatu beharrekoak aldatuz. Agur.

Elebilan "zinematografo" bilatu dut eta ia kasu guztietan zinema egiteko tresnaz ari dira, ez zinema egiten duen pertsonaz. Izatez, Euskaltermen "zinematografo" hitzaren ingelesezko parekoa "cinematograph" da. Morrisek bai, horrek dio "cinematographer" dela parekoa. Bestalde, beste hizkuntzetan honela da: txekieraz "kameraman", danesez "filmfotograf", alemanieraz "kameramann", espainieraz "director de fotografía", frantsesez "directeur de la photographie"... Beraz, ingelesez soilik erabiltzen da euskarazko balizko "zinematografoaren" parekoa. Nik, anbiguotasunak saihestearren, "zinematografo" hitza ingelesezko "cinematograph" esateko utziko nuke, gainera horrela erabili baita euskaraz ia kasu guztietan (beno, Elebilak ematen dituen emaitzetan behintzat).--Assar; (erantzun hemen) 19:34, 23 Abuztua 2008 (UTC)
Bale. Baina "Cinematography" hitzaren itzulpenarekin (Zinematografia) ez dudanez anbiguotasunik ikusten honela itzuliko ditut: