Kateorratz
Kateorratza[1][2] mutur batean kakoa duen orratz txiki bat da; horrela, oihalak finkatzen ditu baina ez da erraz askatzen. Jantzietan erabiltzean, istripuz orratz batek sor ditzakeen zauriak ere saihesten dira.
- Kateorratza, irekita.
- Kateorratza, itxita.
Fibulek, mizenastar garaia baino lehenagokoak zirenak, gaur egungo kateorratzen antzeko zeregina betetzen zuten. Beste teoria bat ere badago kateorratzaren balizko jatorriari buruz, izan ere, Europan Burdin Aroko herriek asmatu zuten, hau da, gaur egun Austria modernoan garatu zen Hallstatt kulturan. 1849ko uztailean Walter Huntek "berrasmatu" zuen. Patentea 400 dolarren truke saldu zuen (2008an 10.000 dolarren parekoak).
- Fibula erromatarra
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metal zurrun baina malguz egina, bere alde paraleloak barrurantz sakatuz irekitzen da. Oro har, altzairuz, altzairu herdoilgaitzez nikelez edo letoiz (ez hain erresistentea) egina dago.
Segurua da, orratzaren punta zorrotza babestuta geratzen delako kareorratza itxita dagoenean. Jantziak eta lotzeko berezirik (botoi edo kremailerarik) ez duten beste ehun batzuk eusteko erabiltzen da. Arropak urratuz gero, behin-behineko konponketa egiteko ere erabiltzen da.
Kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970eko hamarkadaren amaieran punk kulturaren goraldian, kateorratzak musika honekin, bere jarraitzaileekin eta modarekin lotu ziren. Batzuek diote irudia jatorrian Richard Hell musikarirengan inspiratu zela, eta britainiar punkek argazkietan ikusi zutela eta haren estiloa hartu. Inspirazio hori zalantzan jartzen dute britainiar punkeko lehen artista batzuek, bereziki Johnny Rottenek. Honek azpimarratzen du kateorratzak jatorrian arrazoi praktikoagoengatik sartu zirela, adibidez, "ipurdia praketatik ez ateratzeko". Britainiar punkzaleek, aitzindari horien arropak ikusi ondoren, beren jantzietan apaingarri edo piercing gisa sartu zituzten, eta, horrela, beren arrazoi praktikotik modara igaro zuten. Gerora, hedabideek eta herri-kulturak punk rockari lotutako irudi bihurtu dute kateorratza.
Kateorratzek balio handia dute zenbait kultura eta tradiziotan. Indian adibidez, belaunaldiz belaunaldi gordetzen dira, eta alabei jaraunsten. Ukrainarrek kateorratzak erabiltzen dituzte izpiritu gaiztoak uxatzeko haurren jantziei loturik daudenean. Beste herrialde batzuetan, kateorratzek zorte ona ematen dute.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Kateorratz». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2026-01-04).
- ↑ Fundazioa, Elhuyar. «kateorratz» Elhuyar Hiztegia (kontsulta data: 2024-06-02).