Kaxerna gaztetxea
Itxura
Kaxerna gaztetxea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Bera |
Koordenatuak | 43°16′46″N 1°41′08″W / 43.27940723°N 1.68556623°W |
Kaxerna gaztetxea, Berako (Nafarroa Garaia) gaztetxea da. 2006an udalak herriko gazteei emandako eraikina da. Eraikinaren egoera eta dimentsioak zirela eta, oraindik ez dago guztiz bukatua, horregatik herriko gazteak astero-astero auzolanean ibiltzen dira eraikina moldatzen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Francoren garaian, falangistek Berako udalari eraikin honen jabetza kendu, eta emakumeentzako "Albergue Nacional" bihurtu zuen. Gerora, Espainiako Kultura sailak hartu zuen jabetza, eta udako opor merkeetako aterpetxe bihurtu zuen. Baina gaur egun, berriz ere, Kaxerna herriarena da, herri honen etorkizuna eraikiko duten gazteena.