Asetasun (kolorea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koloretasun» orritik birbideratua)
Gorriak: gorantz asetua, beherantz asegabetua.
Irudi bera koloretasun maila desberdinekin

Kolorearen teorian, asetasuna[1] kolore tonu zehatz baten intentsitatea da. Kolorearen purutasunean oinarritzen da; kolore oso ase batek kolore bizia eta sendoa izango du, aldiz, asegabe dagoen kolore batek koloregabetasun gehiago izango du. Asetasun gabe, kolorea ilundu eta grisagoa egiten da.

Asetasuna bere intentsitate luminosoaren konbinazioak eta kolore espektroko uhin luzera desberdinek determinatzen dute. Kolore puruena luzera bateko uhin bat soilik erabiliz lortzen da intentsitate oso altuan, adibidez, laser bat. Intentsitate luminosoa murrizten bada, koloretasuna ere bai. Sistema kengarri bateko kolore bat asegabetzeko, zuria, grisa, beltza edo bere kolore konplementarioa gehitu ahal zaizkio.

Asetasuna koordenatuetako bat da HSL eta HSV sistema kolorimetrikoetan. Programa konputazional gehienek gerturaketa bat erabiltzen dute balio hau kalkulatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm (noiz kontsultatua: 2022-05-08)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]