Kuelebre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kuelebreren irudia Eliseo Nicolás Alonsok egindako zurezko tailu batean.

Kuelebre altxorrak zaintzen dituen suge erraldoia da. Xana pertsonaiak edo Ayalgak ere zaintzen ditu. Ilezkorrak direnez, mendeen poderioz ezkatak gogortzen zaizkie eta zeharkaezin bihurtuz eta saguzahar hegoak hazten zaizkie, dragoi itxura hartzen dutelarik. Zaintzen duten tokitik ez dira mugitzen normalean, ez bada artaldea edo gizakiren bat jateko.

Kuelebrei buruzko ipuinetan, Kuelebrea hil ahal izateko gori-gorian dagoen harria edo orratzez betetako ogi zatia eskaintzen zaie jateko. Kuelebreekin lotutako beste mito bat «kuelebrearen harriarena» da. Harriak gaixotasunak sendatzen ditu. Kuelebreari sei suge gehitzen zaizkio, haien guztien adurrek gogortzean harri hori osatzen dutelarik.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sordo Sotres, Ramón: Mitos de la naturaleza en Asturias y Cantabria. El Jogueru bilduma. 1994.