Kutxa gotor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kutxa gogor» orritik birbideratua)
Kutxa gotor klasikoa.
Konbinazioa sartzeko gurpila.

Kutxa gotorra edo Segurtasun-kutxa[1] altzari edo segurtasun-konpartimentu bat da, baimenik gabeko pertsonei irekitzea oso zaila gertatzen zaiena, horrela, haren barruan balio-elementuak gorde ahal izateko.

Ezaugarri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, metal oso erresistenteaz fabrikatzen dira; oso astunak izaten dira eraman ahal ez izateko eta giltzarri sekretuen bidez soilik ireki daitekeen itxitura-sistema bat izaten dute; gako horiek alda daitezke segurtasuna are gehiago zaintzeko. Bertsio oso desberdinak daude, seurtasun mailak ere aldakorrak izanez. Kutxa gotorretan dagoen edukira sartzeko, pasahitza jakin behar da.

Kutxa motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kutxa gotor zaharretan (oraindik ere mota horretakoak dira) gurpil moduko bat erabiltzen da, ezkerrera eta eskuinera jiratzen dena. Kolpetxo edo "tick" jakin batzuk mugitu behar zaizkio bi aldeetara, ireki arte.

Kutxa gotor modernoetan segurtasun-sistema elektronikoak erabiltzen dira, hala nola pasahitz digital bat (normalean zenbakizkoa, nahiz eta batzuk modernoagoak diren alfanumerikoak ahalbidetzen dituztenak) edo metodo biometrikoren bat (aztarna digitalen irakurgailua, irisaren irakurgailua, etab.).[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]