LTE
![]() |
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
LTE (Long Term Evolution) mugikorren sare teknologiaren azken estandarra da, aurretik GSM/EDGE eta UMTS/HSxPA sare teknologiak sortuak izan direlarik. OFDMA (Orthogonal Frequency Division Multiple Access)n oinarrituta dago.
2004ean sortua, UTRA (Universal Terrestrial Radio Access)ren hobekuntzan eta 3GPP (3rd Generation Partnership Project)ren arkitekturaren optimizazioan zentratu zen. 2007. urtean 3. Belaunaldiko LTE teknologiak, E-UTRA izenarekin ezagutu zenak, onarpena jaso zuen. Horrela, 2008. urte amaieran aplikazio komertzial bat eman ahal izateko baldintzak egonkorrak zirela ikusi zen.
2008. urte horretan 8. Bertsioa kaleratu zen, ikusi 1.irudia.
Mugikorretako internet erabiltzerako orduan, LTE garrantzitsu bihurtuko da. 300 metrotik gorako distantziako datu-transferentzia burutzeko edo bereizmen altuko bideoak ikusteko (OFDMA teknologiari esker) zerbitzuak edukitzea posible izango da sistema hobetzen doan heinean. Nahiz eta estandar honek hobekuntza batzuk aztertu beharko lituzkeen, hala nola, kostuen txikitzea, orain arte dauden zerbitzuen zabaltze eta hobetzea, eraginkortasunaren gehikuntza eta orain aurkitzen diren protokoloen integrazio handiagoa, momentu hauetan, LTE teknologia 3G teknologia baino aurrerago doa. LTE teknologia 4 aldiz azkarragoa eta 8 aldiz errentagarriagoa da orain dugun eredua baino. Azkeneko LTEk, edo LTE 4gk, Wi-fiko 802.11n-ren antzeko teknologia erabiltzen du, antena anitzen bidez teorikoki 326 Mbpsko abiadura har dezakeelarik, komunikazioen latentzia 10 milisegundu izatera igaroz.