Wikipedia, Entziklopedia askea

Maiz egindako galderak/Praktikoa/Zerbait adierazi behar dut beste artikulu batetik zuzenean euskaratu badut?

"Itzulia" txantiloia Eztabaida orriko goiko aldean jartzen da

Bai, zuzen zabiltza. Demagun euskarazko artikulu bat sortzeko beste Wikipedia proiektu batetik edukia 'kopiatu' eta euskaratu egin duzula. Esaldi bat baino gehiago itzuli baduzu, nahikoa duzu euskarazko artikulu berriko Eztabaida orrian, bertan goi-goian, txantiloi hau jartzea:

{{itzulia|en|hizkuntza=ingeles|Name of the article}}
Non,
  • "en" ingeleserako ISO hizkuntza kodea den.
  • "Artikuluaren izena" tartean (hemen, adibide baterako, "Name of the article" deituan) sorburuko hizkuntzan artikuluak duen izenburua adierazi behar den.

Emaitza hau izango duzu:

Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesa wikipediako «Name of the article» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.