Laguntza:Twitterretik igo irudiak
Itxura
Twitterren irudiak erraz partekatzen ditu jendeak. Nola esan Twitter erabiltzaile bati bertan partekatu duenak Wikipedian ere zabaltzeko? Urrats hauek azal diezazkiokegu lagun horri:
- Kontua duzu Commonsen? egin login edo sortua kontua hemendik: https://commons.wikimedia.org/w/index.php?title=Special:UserLogin&returnto=Main+Page
- Zoaz Twitter-to Commons tresnara https://twitter-to-commons.toolforge.org/ eta berriro egin Login.
- Erabili bi alor hauek, zure erabiltzaile izena edo txio jakin baten URL-a itsasteko. Lehenbizikoarekin zure Twitter kontuko iirudi zaharrenak ere agertuko dira; bigarrenarekin txio jakin horretako irudiak.
- Irudi bat edo irudi zerrenda agertuko da, eta bat igotzeko ematean beste interfaze hau.
- Izenburu eta deskribapenaz gain, idatzi mesedez Add category atalean: Requested for Basque Wikipedia eta beste kategoria izenik, egokirik baldin badakizu. Era berean Permission atalean, zurea bada argazkia, kortxete arteko own jarri:
{{own}}
Ez erabili besteen kontuekin, edo norberarenak ez diren irudiekin. Kontua da zuk Twitterren zabaldutako zeure argazkiak partekatzea Wikipedian, horretarako baimena emanez. Beste inorenak partekatzeko baimenik ez duzu, logikoki.