Laguntza:Txantiloien automatizazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloien automatizazioa egiteko hainbat gomendio agertzen dira orrialde honetan. Ziurrenik hemen agertzen ez diren metodoak ere egongo dira. Horietako bat ezagutzen baduzu, ez izan dudarik eta azpian idatzi.

Switch txantiloi bat erabilita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau da metodorik errezena. {{#switch:}} hitz magikoa erabilita egiten da. Hitz honekin interruptore bat sortzen dugu: bere azpian agertzen diren terminoak bilatu eta termino horrentzako balioa ematen digu. Adibidez, demagun herrialde dagokion herrialdearen hiriburua lortu nahi dugula. Gure txantiloian jada herrialdea {{{herrialdea}}} parametro baten bidez zehaztu dugu lehenago:

| herrialdea = Araba
| hiriburua = {{Gure txantiloiaren izena/hiriburua|{{{herrialdea}}}}}

Hiriburua parametroan duguna da beste txantiloi batera deialdia, {{{1}}} parametroa {{{herrialdea}}} parametroan herrialdean jarri duguna txertatuta. Hau da, {{Gure txantiloiaren izena/hiriburua|Araba}} ari gara deitzen.

Txantiloi berria egingo dugu, adibidez {{gure txantiloiaren izena/hiriburua}} deituko dugu. Txantiloi horretan honakoa jarriko dugu:

{{#switch:{{{1}}}
|Araba = Gasteiz
|Bizkaia = Bilbo
|Gipuzkoa = Donostia
|Lapurdi = Baiona
|Nafarroa Beherea = Donibane Garazi
|Nafarroa Garaia = Iruñea
|Zuberoa = Maule
}}

Modu hau erabilita txantiloiak gure herrialdea parametroari dagokion hiriburua parametroa itzuliko digu. Kasu honetan Gasteiz. Ikusten duzunez {{{1}}} jarri dugu, eta ez {{{herrialdea}}}, jada bertara ez delako {{{herrialdea}}} parametro gisa pasatzen, baizik eta txantiloi berriko 1. parametro gisa, kasu honetan Araba.

Adibide hau nahiko sinplea da, baina berdina egin dezakegu herri guztietako datu bat baldin badugu. Adibidez alkatea, gizon-emakume ratioa, langabezia tasa edo posta-kodea...

Kalkulu-orri bateko informazioa txantiloi batera pasatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demagun datu-base batetik, informazio estatistikoa ematen duen gune batetik edo batek-daki nondik kalkulu-orri bat eskuratu duzula udalerri guztietako datu batekin. Kasu erreal bat jartzearren, Espainiako Barne Ministerioak eskuragarri jartzen duen alkateen fitxategia erabiliko dugu.

  A B C D E F G
1 Udalerria Izena 1. abizena 2. abizena Noiztik Alderdia
2 Abadiño Jose Luis Navarro Donaire 13-06-2015 A.I.
3 Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena Maite Etxebarría Azpiolea 13-06-2015 EAJ-PNV
4 Amorebieta-Etxano Andoni Agirrebeitia Abendibar 13-06-2015 EAJ-PNV
5 Amoroto Ziortza Ikaran Zugazaga 13-06-2015 HK
6 Arakaldo Jabi Asurmendi Sainz 13-06-2015 EH Bildu
7 Arantzazu Igor Menika Bengoechea 13-06-2015 EH Bildu

Gure kalkulu-orri programan formula bat erabiliko dugu switch txantiloi bat egin ahal izateko. Horretarako G zutabean (adibidez) honako formula jarriko dugu

="| "&A2&" = "&B2&" "&C2&" "&D2

Formula horren emaitza honakoa izango da:

| Abadiño = Jose Luis Navarro Donaire

Lortu dugun emaitza zuzena denez, formula kopiatu, zutabe osoa aukeratu eta itsasiko dugu:

| Abadiño = Jose Luis Navarro Donaire
| Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena = Maite Etxebarría Azpiolea
| Amorebieta-Etxano = Andoni Agirrebeitia Abendibar
| Amoroto = Ziortza Ikaran Zugazaga
| Arakaldo = Jabi Asurmendi Sainz
| Arantzazu = Igor Menika Bengoechea

Hau da {{Espainiako udalerri infotaula/Alkatea/Bizkaia}} txantiloian egindakoa, adibidez. Txantiloia egiteko lehenago {{#switch:{{{1}}} jarriko dugu eta bukaeran }} jarrita txantiloia itxiko dugu.

Wikidatako parametro batetaz baliatuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

adi! Wikidatarekin lotuta egon behar da artikulua sistema honek funtziona dezan

Sistema honetan Wikidatan dagoen parametro bat erabil daiteke informazioa bilatzerako garaian. Goiko kasuan Bizkaiko herriak erabili ditugunez, hemen dago Abadiñoren Wikidata orrialdea. Ikusten baduzu badago erremu bat INE Municipality Code jartzen duena. Frantziar estatuko udalerrietan INSEE kodea agertzen da. Eta estatu gehienetan badago eremu estatistiko bat. Eremu hori zenbaki bat da, beraz Abadiño artikuluan gaudela zenbaki hau lortzeko sistema ikusiko dugu:

INE municipality Code gainean jartzen bagara ikusiko dugu Property:P772 jartzen duela. Hori da lortu beharreko datua, beraz.

Artikuluan {{#property:P772}} jarriko bagenu 48001 lortuko genuke. Beraz lehengo adibidean {{{herrialdea}}} erabili dugun lekuan {{#property:P772}} erabiliko bagenu, gure taula eraiki dezakegu INE kodea erabilita, adibidez {{Euskal Herriko udalerri infotaula/euskara erabilera}} txantiloian dagoen bezala:

|48001 = 17,7
|48002 = 2,9
|48003 = 21,0
|48004 = 79,8
|48005 = 13,8
|48006 = 59,9