Lan (eskubidea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lan (eskubide)» orritik birbideratua)

Lana pertsonek soldata edo diru truke zerbaiten produkzioan nolabaiteko parte hartzen duteneko jarduera da.

Lanaren neurketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpleguaren neurketa bi aspektu garrantzitsu ditu: informazio iturri zehatzetatik jasotako datuen bilketa eta lan merkatuko talde desberdinetako datuak identifikatzeko irizpideak hartzea.

Estatiska iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan merkatuari buruzko informazioa lan iturri desberdinetatik etor daiteke:

  • Lan merkatuari buruzko inkestak: Batez ere, enplegua neurtzeko eta ikerketa ekonomikoak burutzeko. Adibidez, EAEn bi inkesta existitzen dira: Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) biztanleria aktiboaren inkesta (EPA) eta EUSTATen Populazioaren jarduerari dagokiona (PRA).
  • Langabetuen errolda: Langabezia sorospena ematen duten bulegoetako erroldak; adibidez INEM. Politika adierazpenetan erabilia. Proposatutako adierazpenetan, benetako langabezi tasaren azpitik dauden datuak adierazten dituztelako, izan ere langabetu askok ez dute bulego hauetan izena ematen.
  • Biztanleri erroldak: Enpleguaren neurketarengandik desberdintzen diren arrazoiekin eginak daude baina aldi berean, neurketa honekin zerikusia duten datuekin.

Sailkapen irizpideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko informazioa batu ondoren, datuak sailkatu ahal izateko, lan egoera desberdinetan garrantzitsuenak diren irizpideak kontutan hartu behar dira. Lan merkatuari buruzko galdekizun desberdinak ebaztean datza: Nor da langabetua? Astean zenbat ordu ematen dira lantzat? Zenbat denbora lan barik egon behar da langabetutzat hartzeko? Zabarkeriagatik edo etsipenagatik lanik bilatzen ez duten eta izena eman nahi ez duten edo langatuen bulegoetan izena ematea berritzen ez duten pertsonak ere zenbatu behar ahal dira? Eta lanik bilatzen ez duelako, ikasten jarraitzen dutenak?

Galdera horiei erantzuna ematea ez da erraza izan ere, bitarteko bi egoera baitaude jarduera eta jarduera gabearen artean; Horregatik, erantzuna ez da argia eta bakarra baizik eta subjektiboa. Inkesta bakoitza bere irizpideak ditu eta, hartutako irizpideen arabera, enpleguari buruz lortutako datuak era desberdinean hobetsi daitezke. Aldiz, aipatu bezalako hitzarmen batzuk existitzen dira, hala nola, langabetutzat jotzeko lan bila aritu behar izatea.

Hartara, daitekeena da langabeziaren neurriz gaineko edo neurriz beherako zenbatespena ematea, hartutako irizpideek baldintzatuta. Maila zehatz bateko langabezi tasa gutxietsiko da, hurrengo ez bada kontutan hartzen: a) “gogorik gabeak” edo lana bilatzen ez dutenak uste dutelako ez dutela lortzeko aukerarik izango. Eta ez dira langabezien kopuruetan sartzen; Eta b) “azpi- enplegatuak” ohiko denbora baino denbora gutxiago lan egin nahi dutenak eta egiten dutenak dira. Eta maila horrekiko neurriz gain zenbatetsiko dira, irizpideak, hurrengoa ez badute kontutan hartzen: a) kopuru ofizialetan agertzen ez diren lanpostuez osotutako murgildutako edo ezkutuko ekonomia (espainiar ekonomian, murgildutako ekonomia BPGaren bosgarren edo hirugarren zati bat dela uste da); eta b) lana bilatzen dutela esaten duten biztanleak, baina aktiboki egin barik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]