Lankide:A. Leonet/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pinus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaketa geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinuak jatorriz Ipar Hemisferiokoak dira, baita Hego Hemisferioko tropikoaren eremu batzuetakoak ere. Munduan 110 pinu espezie inguru ezagutzen dira. Espezie bakarra dago Ekuadorren hegoaldean aurkitu zena, Sumatra irlan (2ºS, Sumatrako pinua). Ipar Amerikan, 66ºN eta 12ºN latitudeen arteko eskualdeetan kokatzen dira, Jack pinua (Kanadan) edo pinu karibetarra (Nikaraguan).

Mexikoko mendi subtropikaleta Pinus generoko esspezie dibertsitate gehiena aurki daiteke, 47 espezie inguru egonik. Estatu Batuetako mendebaldea (Kalifornia) Lurreko bigarren lekua da pinu dibertsitate handienetarikoa duena.

Zazpi espezie ezagutzen dira Iberiar penintsulan dutela jatorria eta antzinatik biziraun eta garatu direnak.

Hainbat espezie eremu epel eta subtropikaletara barneratu dira, bi hemisferioetan. Hauek zur-baliabide modura hazten dira edota parkeetan apaingarri modura. Esan behar da espezie batzuk inbaditzaile bihurtu direla.

Orokorrean pinuak inugrumen oso desberdinetan aurki daitezke, basamortuetatik basoetara, 5.200 metroko altuerako mendietan, eremu hotz edo beroetan. Hala ere, normalean eremu menditsuetan aurkitzeko aukera gehiago daude, non lurra eta ura ego daitekeen.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konifera mexikarrek baso-industriaren mantenua irudikatzen dute. Konifera hauetatik hainbat produktu lor daitezke, egurra, erretxina, ezpalak, haziak edota azikulak beste batzuen artean. Zelulosa eta papera egiteko erabiltzen dira. Bere egurra, beste alde batetik, altzairuak, etxeak, musika tresnak, posteak, kaxak, eskulangintza edota erregai moduan erabiltzen da. Erretxinari dagokionez, espezie batzuk hazien uztarako erabil daiteke, apaindura edo sendagai helburuekin.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

a) espeziaren deskribapenari buruzkoak, eta izen herrikoiak

b) ekologia zehaztu: habitata eta ingurue-baldintza ohikoenak, fenologia (noiz loratzen den, noiz da fruitua garatu), polinizazio-mekanismoa, hazi edo fruituen sakabanaketa-mekanismoa

c) EHko banaketa geografikoa, ahalik eta zehatzena

d) erabilera eta garrantzia ekonomikoa

e) balio kulturala, ohitura tradizionalak (espezie batzuren kasuan)

f) bitxikeriak/arazoak baleude.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinus pinaster[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinus pinea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinus radiata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinus nigra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinus sylvestris[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinus halepensis[aldatu | aldatu iturburu kodea]

http://www.arbolapp.es/especies/ficha/pinus-halepensis/

Pinu autoktono bat da. Euskal Herrian, Aleppo Pinua modura izendatzen da. 20 metrotara iristen den zuhaitza da, orokorrean enbor okertua duena eta azal eta adar zurixka edo grisaxkak dituenak. Hostoak binaka ateratzen zaizkio. Oso fin eta luzeak dira, azikula itxura dute eta gehienetan 6-10 cm luze eta 1 mm lodiera dute, nahiz eta batzuetan txikiagoak izan. Pinaburu txikiak ditu, 4-8 cm-takoak, eta txorten lodi eta 1-2 cm luzeera duen txorrten batez daude lotuta. Pinaburuen moduan, pinaziak txikiak dira ere eta hego txiki moduko bat dute, haien sakabanaketa errazteko behin pinaburuak heldu bihurtu eta irekitzen direnerako. Hala ere, ale helduek beste urteetako pinaburu lehorrak edukitzen dituzte haien adarretan, beste pinu espezie batzuengandik bereizten laguntzen duena.

http://www2.montes.upm.es/Dptos/dsrn/Aplicaciones/gib/archive.php?q=a7eb546d31c (no he utilizau pero esta bien)

http://fichas.infojardin.com/arboles/pinus-halepensis-pino-carrasco-pino-de-alepo.htm


Hazkuntza azkarra dauka eta 250 eta 300 urte artean bizi daiteke.

Bere lorean sexubakarrekoak dira eta ez dute aurkezten ez kaliz ezta korolarik ere. Zuhaitz batean lore ar eta emeak aurki daitezke, martxoa eta maiatzaren artean irekitzen direnak. Lore emeak itxura oboideko egitura larrosetan antolatzen dira, pinaburu txikien antza dutenak. 5 eta 8 mm arteako tamaina izaten dute eta kono edo estrobilo bezala ezagutzen dira. Loren ar bakoitzak ere estrobilo bat eratzen du. Kono arrak luzeagoak dira eta hori kolorekoak, 10-12 mm-ko luzera dute eta taldeka agertzen dira adarren punta apikalean. Ireki eta polena askatzen dutenean, sufrezko euritea deritzon fenomeno bat sortzen dute, normalean apirilean ematen dena, Polinizazioa haizearen bidez ematen da.

Haziei pinazi deritze eta zurezko estalki bat daukate kanpoaldean. Pinaburuen barnean babestuta daude, itxura konikoa dutenak eta 6-12 cm luze dutenak behin hazteari uzten diotenean. Pinaburuak marroi kolorekoak dira behin haien heldutasunera iritsi direnean, eta behin ireki eta pinaziak askatzen dituztenean, zuhaitzean mantentzen dira urte batzuetan zehar deskonposatu arte. Pinaburu batzuk irekitzen dira heldutzean (ekainean) eta pinaziak askatzen dituzte, baina beste batzu itxita mantentzen dira eta kolore grisa hartzen dute. Sute bat egotekotan, beroaren aurrean pinaburuak irekitzen dira eta pinu berriak haztea baimenduko dio inguruneari, sutearengatik hildako pinuak beste berri batzuetaz ordezkatuz. Pinaburuen sorrera (jatorritzat kono emeak dituztela) bigarren urtearen udazkenean bukatzen da. Urte bateko pinaburuak pinaburu helduak baino txiki eta borobilduagoak dira. Pinaziak 6-7 mm-takoak izaten dira eta haizearen bidezko sakabanaketa errazten dute. Bere hedapena hazien bidez ematen da.

https://ichn2.iec.cat/Bages//pinedes/cimg04.htm

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinu espezie honek klima mediterraneoak behar ditu, eguzki asko eta hotz eta euri gutxi egiten duen eremu bat. Ondo hazten da mendi-hegal lehorretan, nagusiki kareharrizko lurrazaletan eta itsasertzearen hurbil. Itsas mailan edota 1000 metrotara aurki daiteke, nahiz eta hegoaldeko mendilerro batzuetan 1600 metrotara iristen den.

Iberiar pinuen artean xerofiloena da: prezipitazioa 250 mm baino handiagoa den eremuetan bizi da. Gainera, termofiloena da ere (hotzarekiko sentikorrena). Hotza da orokorrean Aleppo pinuaren hedapena mugatzen duen faktorea, bere inguruneko plubiometria nahiko aldakorra delako (250-1.000 mm).

Baso argiak eratzen ditu, beste zuhaitz batzuekin batera, sabina eta artearekin adibidez.


Euskal Herriko sakabanaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araban eta Nafarroan aurkitzen dira gehienbat. Hala ere, espezie hau mehatxatuta dago Euskal Herrian.

Bere jatorria Mediterraneoaren arroa da. Iberiar penintsulan itsasertzeko penintsuletan edo Ekialde erdiko mendi-hegal lehor eta eguzkitsuetan nagusitzen da. Ebrotik Lizarraraino sartzen da.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinus halepensis espeziearen egurra ez da beste espezieen egurra bezain preziatua, bere erretxina kantitate ugariagatik eta bere itxura txiki eta okerrarengatik. Hala ere, pieza ez oso handiak egiteko erabili izan da, bilgarriak eta aglomeratuak egiteko, ikatza lortzeko eta bere azala, larruazalak belzteko. Espezie bikaina da zaharberritzerako, higadura edo erosioa eteteko eta itsasertze ondoko lur lehor eta elkorrak kolonizatzeko. Izan ere, lehortasunarekiko oso erresistentea da espezie hau.

Berezitasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinudi edo artadien degradazioaren ostean agertzen da askotan, baina Levante-ko eremu idorren klimaxa irudikatzen du ere.

Pinus pinaster espeziea hurbil ez dagoenean, erretxinatzen da. Eremu kritikoak kolonizatzeko gai da, higadurak pairatzeko arriskua duten eremuak konkretuki.

Pinus uncinata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banda gorria eta banda marroia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinudiak aberatsak dira onddoetan. Dothistroma septosporum, Lecanosticta acicola eta Dothistroma pini onddoek, banda marroi eta banda gorria gaixotasuna sortzen ari dira Euskal Herriko pinudietan, batez ere Gipuzkoako zonaldean.

Onddo hauek Ipar Amerika eta Erdialdeko Amerikatik datoz. Europara 70.hamarkadan iritsi ziren. Bizkaian, 1975ean, pinudien 5.000 hektarea moztu behar izan zituzten onddoek eragindako gaixotasunarengatik.

Azken bi urteotan onddoak sakabanatzen hasi dira, baldintza meteorologikoengatik: bero handiagoagatik eta hezetasun maila ohikoa baino altuagoa izateagatik. Sakabanatze prozesu hau gehien bat Gipuzkoan eman da.

Gaixotasun larri honek ez die soilik pinuei eragiten; baserriei, basoei baita ingurumenari eta arnasten dugun aireari eragiten dio ere.

Gaixotasuna ez kontrolatuz gero, 30.hamarkadan bizitako egoerara buelatzeko arriskua dago, zuhaizti azalera oso txikia zenean mendien gehiegizko ustiatzearengatik.

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onddo espezie desberdinek eragindako banda gorria eta banda marroia izeneko gaixotasuna eragiten dute onddoek. Honek Ipar Amerikan du jatorria. Pinu gehienak eta beste konifera mota batzuk infektatzeko gai da.

Orokorrean, udaren bukaeran, kimu berriak gogortu ondoren hasten da infekzioa, izan ere gaixotasuna latente egoten da neguan zehar orratz hiletan. Kimuak hazten diren heinean, infekzioa garatzen hasten da, normalean, pinuan eta kasu bakan batzuetan pinaburuetan. Onddoak landarearen ehunetan bizi dira urte batez, eta urtea pasa ondoren, infekzioa eragiten dute. Gaixotasuna, normalean, pinuan edo batzuetan pinaburuetan aurkitzen da, urte bateko orratz hiletan negutzen du.

Gaixotasunaren garapenerako, baldintza hezeak behar dira. Izan ere, 55 eta 100º F artean ernamuinak ireki eta orratzak hazten hasten dira, puntako ezkabia nabarmentzen hasteko.

Euskal Herrian, tenperaturen igoerak onddoen jokabidea aldatu du. Onddoen esporak haizea eta euriaren bidez garraiatzen dira eta pinuen azikuletan lagatzen dira. 12ºC baino tenperatura altuagoekin eta hezetasun maila %75 baino altuagoa izanik, garapena hasten da. 2018ko udaberri eta udan izandako tenperatura altuek, 12 orduz jarraian hezetasun tasa altua mantendu zuten, epidemia mailaraino iritsi zen garapena lortu arte.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenik agertzen den sintoma, azikuletako orban horixkak dira, sakabanatzean banda gorri edo marroiak eratzen dituztenak. Bi hilabetetan, orratzak lehortu, orratz guztiak marroi kolorekoak bihurtu eta erortzen dira. Beheko adarrak kaltetuenak izaten dira.

Beste alde batetik, adar puntan "odol-ateratzea" ematen da. Hostotzak kolore horixka eta marroia hartzen du, barnean ehuna marroi-gorrixka eta erretxinatsua izanik. Enborrak izerdizko globuluak sortuz gero infektaturiko ehunetan, xilemak kolore gris edo beltza har dezake eta zuhaitza heriotzera eraman.

Irtenbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onddo hauen garapena eteteko, esporen maila murriztu beharko litzateke, infekzio berriak ekiditeko eta azikula kimu berrien eraketa faboratzeko. Beste alde batetik, kuprean oinarrituriko tratamendu fungizidek eragin handia erakutsi dute mintegiak kontrolatzeko eta birlandatze gazteetan. Hala ere eztabaida handia sortu duen neurri izan da honakoa, izan ere kobrea oso kaltegarria da ingururugiroarentzat.

Gomendatzen da pinudietan dentsitatea murriztea, honela airea hobe zirkulatzeko eta gaixotasun hauekiko erresistenteak diren pinu espezieen ikerketak bultzateko.

Pinu-beldarra (Thaumetopoea pityocampa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinu beldarra pinu mediterraneotan aurkitzen den plaga garrantzitsuenetarikoa da. "Prozesionaria" edo "pinu-beldar" deritzo, lerro zuzen batean mugitzen baitira, prozesio baten antzera.

Maiatzean Thaumetopoea pityocampa espeziea hasiko da berriro ere hegaka, denok ezagutzen dugun gaueko tximeletaren itxurarekin. Habiak pinuetan egiten dituzte eta hauen orratz eta kimuetaz elikatzen dira. Habi bat baino gehiago agertzean, plaga modura kontsideratzen da. Honela, pinu eskeletiko eta gaixoak uzten dituzte. Hala ere, nahiz eta oso latza badirudi ere, denborarekin pinuak indar gehiagorekin haziko dira berriro ere. Zedro eta izeiei ere eragiten di.
Udaberrian hasten dira eklosionatzen Thaumetopoea pityocampa espeziearen habiak, normalean Espainiako hegoalde eta erdialdean aurkitzen direnak. Hala ere, Euskal Herrian plagak ikusi ohi dira ere. Prozesionaria honen beldarrak arriskutsuak dira, erresumingarriak baitira. Beldarrak mehatxatuta aurkitzen direnean, haien gorputza estaltzen duten ile zetadunak askatzen dituzte, aergiak eta narritadurak eragiten gizaki eta animaliei.

Orokorrean pinu espezie sentikorrenak erasoen aurrean, Pinus nigra, Pinus canariensis, Pinus sylvestris, Pinus pinaster, Pinus halepensis eta Pinus pinea izaten dira.

Bizi-zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plaga honi aurre egiteko, bere bizi-zikloa ezagutu behar da:

Klimaren arabera, uda amaieran normalean pinu-beldarraren tximeletak arrautzak jartzen ditu pinuen azikuletan. Hilabete batzuk pasa ondoren, beldarrak jaiotzen dira, zaku handietan gordeko direnak. Zaku hauek zetadun hariez daude eginda eta bere barnean 100-200 larba aurkitzen dira.

Gauez mugitzen dira elikagaien bila joateko, beti ere lerro zuzen batean, baina gaueko hotza hasten denean, zakuetara bueltatzen dira. Neguaren amaieran, lurrera jaitsi eta lurperatzen dira, uda amaieran berriro tximeletetan bihurtzeko. Tximeleta fasean soilik 24 ordu bizi dira, beraz ez da oso ezaguna. Beldarrak 30-40 egun pasatzean jaiotzen dira.

Baldintza faboragarrietan, larba helduek pinuak utzi eta prozesio baten modura lurperatzen dira, emea izanik gidaria. Hau gertatzeko tenperatura egokiena 20ºC izaten dira.

Aurre egiteko sistemak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zakuak kentzea, banan bana moztuz, muturreaan aurkitzen direnak izan ezik, hauen kaltea ekiditeko. Moztu baino lehen zakuak ondo ureztatu, urtikariak murrizteko.
  • Zakuak apurtzea makil batekin (kontu handiz erresumingarriak baitira). Egun hotzetan eta iluntzean burutzea izango litzateke onena, honela baten bat zakuan ez egotekotan, ezingo da bueltatu eta gaueko hotzaren eraginez hilko da.
  • Beldarrak kentzea behin zuhaitzetik jaisten direnean. Plastiko gogor bat jar daiteke enborra inguratuz eta urez beteta. Honela, lurperatzera joaten direnean, beldarrak ito egingo dira.
  • Beldarren lurpeko habiaraketa eremua bilatzea (15-25 cm-ko muino txiki bat eratzen dute). Lurpetik atera eta beldarrak hil.
  • Feromonekin egindako tranpak. Arrak hartzen dira emeak sintetizatzen dituen feromonekin. Honela, arrak emea fekundatzea ekiditen da eta ugalketza zikloa aldatzen da.
  • Pinuen zonaldeetan depredatzaile naturalak sar daitezke, beste espezieentzat arriskutsuak ez diren bitartean, listorrak edo inurriak diren bezala.
  • Tratamendu kimikoak daude ere, fumigazio sistemak edo intsektizida ekologikoak diren bezala (Bacillus thurigiensis bakterioaren erabilera). Tratamendu hauek soilik neguan burutu daitezke, intsektua sentikorragoa baita intsektizidekiko fase horretan.

Hosto galtzea eragiten du gehienetan eta ez du zuhaitza heriotzara eramaten, baina asko ahultzen du eta honela beste etsaiekiko sentikortasuna handitzea eragiten du. Plaga garaiz erauziz gero, pinua denborarekin erregeneratzen joango da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio iturriak:

- Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudidunak (ISBN: 84-457-2090-2)

- Euskal Herriko zuhaitz eta zuhaisken Gida (ISBN: 978-84-457-3051-5)

- Flora iberica: http://www.floraiberica.es/PHP/generos_lista.php
[1] [2]

[3]

[4]

[5]

Plasmodium malariae[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plasmodium malariae mikroorganismoa, pertsonengan eta txakurrengan malaria eragiten duen parasito protozoario bat da. Malaria kasuen %4-aren arduraduna da. Espezie hau beste Plasmodium espezieekin konparatuta, P. falciparum edo P. vivax espezieekin konkretuki, hain kaltegarria ez dela esan daiteke, hau da, ez da malaria hilkorra eragiten duen mikroorganismoa. Gaixotasuna transmititzeko modu nagusi eta ohikoena, infektaturiko eltxo eme baten ziztada izaten da.

Orokorrean esan beharra dago parasito honen bizi-zikloa konplexua dela. Izan ere, bi ostalari ditu, eltxoa eta gizakia, zeinetan bakoitzean etapa bat ematen den. Eltxoa behin betiko ostalaria izango da, behin infektatuta betirako edukiko baitu parasitoa bere barne, eta honetan fase sexuala emango da. Beste alde batetik, gizakia behin behineko ostalaria izango da eta hemen zikloaren fase sexuala emango da.

Plasmodium generoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plasmodium prostista genero bat da Apicomplexa phylum-ekoa, Haemosporida ordenekoa eta Plasmodiidae familiako, non 175 espezie baino gehiago ezagutzen diren. Bizkarroi honek beti ditu bi ostalari bere bizi zikloan: eltxo bat, bektorea dena eta ostalari ornoduna. Gutxienez hamar espeziek gizakiari eragiten diote. Gizakientzat lau Plasmodium espezie daude malaria eragiten dutenak: P. falciparum, P. malariae, P. ovale y P. vivax, hauetatik lehenengoa da birulentoena eta hilkortasun tasa handiena eragiten duena.

Hobe da gaixotasunari paludismo deitzea, Plasmodium-etik datorrelako. Plasmodium protozooak eragindako gaixotasuna da. Lau espezie bereiz daitezke:

  • P. falciparum. Kalte handiena eragiten duena da. Taratatzeko ere zaila da erresistentzia gehien garatu dituen espeziea baita (antiprotozooario batzuekiko erresistenteak). Beraz, birulentzia eta tratamendurari dagokionez, rriskutsuena da. Oso hedatua dago Sahara azpiko Afrikan eta urtero milioika pertsonen heriotza eragiten du
  • P. vivax. Aurrekoaren atzetik kalte handiena eragiten duena da.
  • P. ovale.
  • P. malariae.

Bizi-zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi ostalari daude, behin betikoa (eltxo emea) eta behin behinekoa (gizakia). Eltxoan fase sexuala emango da eta gizakian fase asexuala.

  • Fase asexuala

Infektaturik ez dagoen eltxo bat, malaria daukan pertsona batez elikatzean, kutsatu egiten da. Eltxo honek (malariaz infektaturik), pertsona osasuntsu bat ziztatzerakoan, malariaren bizkarroia pasatu ahal dio, konkretuki parasitoaren esporozoitoa, zati infekziosoa dena. Behin bizkarroia gizakiaren gorputzean sartzean, gibelaraino garraiatzen da (bizkarroi batzuk ez aktibo egon daitezke urte batez). Zelula hepatikoak infektatzen ditu asexualki ugaltzean, eta eskizonte deritzon zelula handi bat eratzen du.

Bizkarroia heldu bihurtzean, merozoitoak sortzen hasten dira, askatu, gibela utzi eta globulu gorrietaraino garraiatzen dira. Behin merozoitiak globulu gorrietan daudela, ziklo eritrozitikoa hasten da. Parasitoak hemoglobina digeritzen du aminoazidoak lortu eta bere proteinen sintesia burutzeko. Eritrozitoen barnean trofozoitoak eratzen dira, geroago eskizonteetan bihurtuko direnak. Momentu horretan, parasitoaren 6-8 zelula daude eritrozito bakoitzean. Meritozitoak askatzen dira eta ziklo eritrozitikoa hasten da berriro ere. Momentu honetan izaten da orokorrean pertsona batean malariaren sintomak agertzen direnean. Azkenean, meritozito batzuk gametoetan bihurtzen dira (zelula sexualak), makrogametozito eta mikrogametozitoak izango direnak emakume eta gizonetan, hurrenez hurren.

  • Fase sexuala

Anopheles eltxoak, infektaturiko pertsona baten odola xurgatzean, gametozitoak hartu eta 8 mikrogameto mugikor eratzen dira, mikrogametozitoaren exflagelazio prozesu baten ostean. Mikrogameto hauek makrogametoak eratzen dituzte, oozineto mugikor bat sortzen. Eltxoaren hestera garraiatzen da eta han ooziste batean bihurtzen da.

Aste batzuen buruan, ooziste bakoitzaren barnean, esporozoitoak eratzen dira, kantitate aldakorrarekin tenperaturaren arabera. Noizbehinka oozistea apurtu eta esporozoitoak eltxoan zehar askatzen dira, listu guruinetara garraiatzen direnak.

Beraz, eltxo batek pertsona bat ziztatuz gero, malaria bizkarroiaz kutsatuko da eta zikloa berriz hasiko da.

Plasmodium malariae espeziearen bizi-zikloa bi ostalarietan garatzen da: genero desberdinetako eltxo emea (Anopheles, Aedes eta Culex), behin betiko ostalaria izango dena; eta gizakia, behin behineko ostalaritzat joko duena. Eltxoan mikroorganismoaren bizi-zikloaren fase sexuala emango da, eta gizakian ugalketa asexuala.[6]

Birulentzia faktoreak eta patogenia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parasitoaren bizi-zikloan ikus daitekeen moduan, eritrozitoen barnean ematen den fasea oso garrantzitsua da, malariaren sintomen eragilea baita. Globulu gorrien barnealdeak, parasitoari, habitat ideala ematen dio, ostalariaren defentsa mekanismoengandik ezkutatzeko. Izan ere, zelula hauek ez dute haien azaleran histokonpatibilitate molekularik aurkezten. Hala ere, globulu gorriak espezializaturiko zelulak dira, nukleorik gabekoak eta proteinen sintesi eta garraiorako mekanismoak ez dituztenak. Horregatik, parasitoak infektatuta dauden globulu gorrietan hainbat aldaketak eragiten ditu, biziraun eta ugaldu ahal izateko. Aldaketa hauen barne, forma aldaketak, globulu gorrien konposatuen berrantolaketa eta globulu gorrien mintzarekin asoziaturiko antigenoak aurkitu daitezke, besteak beste.

Infekzio honen larritasuna, infektatutako globulu gorriek ostalariaren zelula desberdinetara atxikitzeko daukaten ahalmenarekin zuzenki lotuta dago. Ahalmen honek, parasitoei, odol-kapilarretan atxikituta geratzea baimentzen die eta horrela, haien suntsiketa saihesten dute, bareara heltzen ez baitira, eta horrela infekzioak irauten du. Honek arazo kliniko oso larriak eta konplikatuak ekar ditzake, hala nola, malaria zerebrala, itzulezina dena. Honek guztiak parasitoaren helburua betetzen du, infekzioaren iraunkortasuna mantentzea dena, transmisioa maximizatzen.

Mugikortasuna eta hilkortasun tasak, infektatutako globulu gorriek lortzen dituzten atxikidura-mekanismoei esker dira. Infektatutako globulu gorri hauek, endotelioaren zelulei lotzeko gai dira, odol-hodiak inguratzen dituzten zeluletara hain zuzen. Atxikidura hauek, globulu gorrietan dauden ligandoak ahalbidetzen dituzte, knobs izenekoak. Zelula endotelialetan dauden errezeptoreek, ligando hauek ezagutu eta infekzioa odolera pasatuko da zuzenean.

Patogeniaren inguruan, aspekturik garrantzitsuena, eritrozitoek horma endotelialera daukaten atxikidura-ahalmena da, lehen azaldu bezala, parasitoen suntsipena saihesten baitu (ingurune mikroaerofiliko bikaina sortzen du). Odol fluxuan alterazioak ematen direnean, disfuntzio metabolikoak sortzen dira: plazentan ematen badira alterazio horiek “Paludismo maternala” deitzen da, biriketan ematen bada “Edema pulmonarra” eta garunaren endotelioan ematen bada “paludismo zerebrala”, esate baterako.

Gaixotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malaria edo paludismoa, parasito batek sortutako gaixotasun larri bat da. Infektaturiko eltxo baten ziztadaren bidez bereganatu daiteke. Malaria mundu osoko heriotzen kausa da, baina Estatu Batuetan ia deuseztatuta dago. Hala ere,  gaixotasun hau hartzeko arrisku handiagoa dago klima epeleko herrialdeetan.

Orokorrean 4 malaria mota ezagutzen dira, lau parasito desberdinekin erlazionatuta daudenak. Motarik hilgarriena Afrikan aurkitzen da, Sahara basamortuaren hegoaldean.

Transmititzeko modu nagusiena, esan bezala, jada parasitoa duen odola garraiatzen duen eltxo baten ziztada izaten da. Hala ere, hain ohikoak ez diren beste modu batzuk ere badaude, odol transfusioak, transplanteak edota infektaturiko orratzak diren modukoak.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean, parasito honen infekzioaren ondoren, gripearen antzeko sintomak agertzen dira.

Kutsatu osteko lehengo egunetan, ezinezkoa da desberdintzea pertsona horrek daukana birus, bakterio edo parasito batek eragiten ari den. Dena den, malaria pairatu ahal izatearen susmoa izan behar dute, zonalde paludiko batean egon ostean sukar handia eta hotzikarak aldi berean daukaten pertsonek.

Orokorrean, malariaz infektaturiko pertsona batek, honako sintomak pairatzen ditu: sukarra, hotzikarak, buruko mina, sabeleko mina eta oka egiteko gogoa eta nekea giharretan. Hala ere, beste sintoma batzuk ere jasan ditzakete, hala nola, izerdia, bularreko mina eta eztula.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasun honek ospitalizazioa eskatzen du, beraz, sintoma hauek daukan pertsona batek, medikuarenera berehala joatea komenigarria da.

Funtsezko tratamendua klorokinarekin da (Kinolinatik deribatutako medikamentua, paludismoaren tratamenduan erabiltzen dena). Baina batzuetan parasitoa medikamentu honekiko erresistentea izan daiteke eta beste neurri batzuk hartu behar dira. Medikamentu desberdinak hartzen dira infektatua izan zaren munduko lekuaren arabera, espezifikoagoak izateko.

Hasieran normalean klorokinak erabiltzen dira (P. falciparum izan ezik, seromota guztiak sentikorrak baitira). Erresistentea bada kinina edo honen ordezkoak erabiltzen dira: artemisinak, meflokina, kininaren hidrokloruroa...

Pazientea nondik datorren arabera, hasierako tratamendua ezberdina izango da. Izan ere, badaude herrialde baatzuk, non jada jakinda dago P. falciparum-ek erresistentziak garatu dituela.

Prebentzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde horietara joateko prebentzio neurriak hartu behar izaten dira, eltxoarekin kontaktu zuzena edukitzeko arriskua badago. Kasu hauetan, profilaxi moduan kininaren eratorriak hartzea gomendatzen da.

Malaria saihesteko modu batzuk daude:

  • Consulte a su médico acerca de los medicamentos que lo protegerán
  • Utilice repelentes para insectos con DEET
  • Cúbrase
  • Duerma bajo un mosquitero para protegerse de las picaduras

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frotisaren burutzea eta tanta lodiaren teknika burutzen dira. Horretarako, hartzen  den lagina odola da, normalean, hatz-mamitik hartzen dena. Frotisaren kasurako, odol tanta hartu, porta batean jarri eta beste porta batekin zabaltzen da.

Tanta lodiaren teknikarako, 3-4 tanta hartzen dira porta batean. Teknika honek odol gehiago aztertzea ahalbidetzen du eta beraz errazagoa da parasitemia tasa hautematea.

Hainbat tindaketa mota daude paludismoa detektatzeko erabiltzen direnak: Giemsa, May-Grünwald-Giemsa, Field eta Leishman dira ohikoenak, baina QBC sistema eta akridina laranja erabiltzen duten fluoreszentziakoak ere erabiltzen dira.

Geimsa tindaketa da erreferentziaz hartzen dena, hematien barnean eraztunak (Plasmodium-ak) ikustea ahalbidetzen baitu. Eraztunaren formaren eta loditasunaren arabera identifikatzen da espeziea, gerora garrantzitsua izango dena tratamendurako. Infektaturiko hematie kopurua determinatzean, parasitemia maila determinatzen da ere.

Hala ere, Field tindaketa da ospitaletan erabiltzen dutena, burutzeko erraz eta azkarragoa baita. Tindaketa honen arazo bakarra da ez dituela beti P. vivax eta P. ovale espezieak identifikatzen.

Erreferentzia zentroetan beste bi diagnostiko teknika egiten dira:

  • Antigenoaren detekzioa, immunokromatografia edo immunofluoreszentzia zuzenaren bidez. Diagnostiko froga izateaz gain, espeziea konfirmatzeko ere egiten da.
  • Genomaren detekzioa: batez ere espeziearen identifikaziorako eta erresistentziak aztertzeko erabiltzen da.

Epidemologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paludismoa endemikoa da eremu tropikal eta subtropikaletan, gehienbat Afrikako Sahara Hegoaldean. Urtero 400 milioi malaria kasu ematen dira, laurden bat heriotzera iristen direnak. Heriotza gehienak P. falciparum espezieak eragiten ditu, lehen aipatu den moduan, Afrika, Guinea Berrian eta Haitin nagusitzen dena. P. vivax ohikoagoa da Erdialdeko Amerikan eta Indiako azpikontinentean. P. malariae eta P. ovale espezieei dagokienez, Afrikan aurkitzen dira gehienbat, nahiz eta haien maiztasuna txikiagoa izan.

Geroz eta arazo gehiago daude parasitoak farmazeutikoen aurrean aurkezten duen erresistentziarengatik, baita bektoreek intsektizidarekiko duten erresistentziarengatik ere. Izan ere, P. falciparum eta P. vivax espezieek eragiten duten gaixotasunak, klorokinarekiko erresistentzia garatu dute.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(1) Becerra Aparicio, F. (2015). Fenómenos de citoadherencia asociados al paludismo falciparum. Universidad complutense de Madrid. Eskuragarria: http://147.96.70.122/Web/TFG/TFG/Memoria/FEDERICO%20MIGUEL%20BECERRA%20APARICIO.pdf

(2) Briceño, K. ¿Qué es el Plasmodium malariae? Características principales. Lifeder.com. []. Eskuragarria: https://www.lifeder.com/plasmodium-malariae/

(3) Collins, W. E. & Jeffery, G. M. (october 2007). Plasmodium malariae: Parasite and Disease. American Society for Microbiology, 20 (4), 579-592. doi: 10.1128/CMR.00027-07.

(4) Cuidate Plus. [última actualización Lunes 14 de Marzo de 2016 - a las 12:00h]. Eskuragarria: https://cuidateplus.marca.com/enfermedades/infecciosas/malaria.html

(5) Pereira, A. & Pérez, M. (Junio 2002). Epidemiología y tratamiento del paludismo. Universidad de Santiago, Parasitología, 21 (6), 110-116.

(6) Personal de Mayo Clinic. Mayoclinic.org. [Febrero 05, 2019]. Eskuragarria: https://www.mayoclinic.org/es-es/diseases-conditions/malaria/symptoms-causes/syc-20351184

(7) Torrús Tendero, D. Webconsultas. [Actualizado: 6 de Marzo de 2019]. Eskuragarria: https://www.webconsultas.com/salud-al-dia/malaria/epidemiologia-de-la-malaria

(8) Torrús, D., Carranza, C., Ramos, J.M., Rodríguez, J.C., Rubio, J.M., Subirats, M. & Ta-Tang, T.H. (2015) Diagnóstico microbiológico de la malaria importada. Elsevier, 33 (2), 40-46.

links y cosas[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lankide:Ane San Roman/Proba orria#Eduki-taula

Lankide:Ane San Roman/Proba orria


Pinus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- berezitasunak:  https://www.asturnatura.com/genero/pinus.html : los pinares son bosques ricos en hongos --> euskadiko pinu gehienak onddo batez infektatu dira eta pinareak infektatu dira.

- ugalketa/ hosto mota: https://naturaleza.paradais-sphynx.com/plantas/arboles/pinos-pinus.htm

http://www.euskonews.eus/0108zbk/gaia10803es.html (pinus pinea, pinus pinaster, pinus nigra, pinus sylvestris, pinus radiata, pinus halepensis)

Pinus strobus

Pinus cembra


http://redaragon.elperiodicodearagon.com/turismo/naturaleza/el_pino_negro/0202_guia.asp

https://www.ecured.cu/Pinus#Origen_y_distribuci.C3.B3n (banaketa lan orria ane)


https://www.biodiversidad.gob.mx/especies/gran_familia/plantas/pinos/pinos.html para que se usan

https://distritoforestal.es/actualidad/actualidad-y-noticias/los-pinos-de-euskadi-se-mueren (HONGO)

http://esilanes.webs.uvigo.es/Enfer1.pdf (lecanosticta acicola)

https://elpais.com/sociedad/2018/09/28/actualidad/1538141838_233941.html (articulo sobre el hongo de los pinos)

https://es.wikipedia.org/wiki/Thaumetopoea_pityocampa (procesionaria)

http://www.ginerymira.com/blog/la-procesionaria-del-pino-que-es-y-como-combatirla-o-eliminarla/ (procesionaria)

https://extension.illinois.edu/focus_sp/pinediseases.cfm[7] (banda roja y marron)

https://www.lenntech.es/periodica/elementos/cu.htm (cobre efectos en el medio ambiente)

https://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/boulevard/detalle/5957923/las-claves-tratamiento-oxido-cuproso-enfermedad-pinos/ (Profe de UPV)

Plasmodium malariae[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Pinus - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2019-02-24).
  2. «Bosque y territorio en el País Vasco» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-24).
  3. (Gaztelaniaz) Ormazabal, Mikel. (2018-10-01). «Una plaga de hongos amenaza a los pinos del País Vasco» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-02-24).
  4. (Gaztelaniaz) pinos y cedros. (Noiz kontsultatua: 2019-02-20).
  5. distritoforestal.es (Noiz kontsultatua: 2019-02-24).
  6. «Ciclo vital del parásito de la malaria - info-farmacia» www.info-farmacia.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  7. «Algunas enfermedades de los pinos y abetos del mediooeste - Enfoque: Plantas y Enfermedades - Extensión de la Universidad de Illinois» extension.illinois.edu (Noiz kontsultatua: 2019-02-24).