Lankide:Aimar Zubi

Wikipedia, Entziklopedia askea

CLUB ATLETICO OSASUNA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Club Atletico Osasuna 1920. urtean Iruñan sortutako futbol taldea da eta bai Iruñako eta bai Nafarroako talde nagusiena bilakatu da. Antzinean zeuden bi talde txikien elkarketaren ondorioz sortu zen. Sportiva eta New Club izeneko taldeen presidenteek Iruñeko Gaztelu Plazako Cafe Kutz tabernan akordio batera iritsi ziren, Iruñak futbol talde handi bat izan zetzan.


HISTORIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osasunaren harmarria.
IZENA CLUB ATLETICO OSASUNA
PRESIDENTEA LUIS ZABALZA ORTIZ
KIROL ZUZENDARIA BRAULIO VAZQUEZ
ZELAIA EL SADAR
FUNDAZIO URTEA 1920

LEHEN ALDIA LEHENENGO MAILAN (1935-36)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortu zenetik hilabete bat iraun zuen lehenengo norgehiagoka jokatzeko eta 15 urte geroago lehenengo mailara iristea lortu zuen Osasunak, baina lehen mailako estreinaldi horretan 12 taldetik azkena amaitu zuen eta bigarren mailara jeistea ekarri zuen. Denboraldi horretan Emilio Urdiroz entrenatzaileak agindu zuen talde hori. Denboraldi hori bukatu eta geroago, gerra zibila hasi zen eta 1939. urtera arte geldialdi bat egon zen. Osasuna oraindik, lehenengo mailan gelditzeko aukera izan zuen, Real Oviedoren (3. postuan gelditu zen) futbol zelaia bonbardeatu baitzuten eta gehiago jolastuko ez zutela esan zuten. Beraz, postu hori azkeneko bi sailkatuen  arteko norgehiagoka batean jokatu zen eta Osasunak 3-1 galdu zuen Athletic de Madriden aurka.

LEHEN ALDIA EUROPAN[aldatu | aldatu iturburu kodea]

18 denboraldi bai bigarren mailan eta baita hirugarren mailan ere pasa behar izan zituzten, baina 1980-1981. denboraldian lehen mailara itzuli zen eta 13 urte iraun zuen. Urte hauek taldeak izan dituen hoberenetarikoak izan ziren, Fermin Ezkurra presidenzian zegoela, 1984-1985. urtean, seigarren amaitu baitzuen eta lehen aldiz Europa Leaguen jokatu ahal izan zuen hurrengo denboraldian. Horretaz gain, lehen mailan finkatu egin zen eta Taxoaretik ateratzen ziren jokalariak maila handia erakusten zuten. Zenbait urtez, Europan sartu gabe egon zen, baina maila ona erakutsiz 1990-1991. denboraldian laugarren  gelditu zen eta Champions Leaguen aldez aurrekoan jokatu zuten. Denboraldi horretan, Jan Urban jokalaria nagusitu egin zen eta Real Madrid taldeari 0-4 irabazi zion, Urbanen 3 golei esker.

Hala ere, urte on hauek gutxi iraun zuten eta 1993-1994 denboraldian bigarren mailara jaitsi zen. Honen ondorioz, Fermin Ezkurrak dimititu egin zuen, baita Pedro Mari Zabalza entrenatzaileak ere.

EUROPATIK IA BIGARREN B MAILARA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osasunak jaitsiera honen ondoren, 7 urte iraun zituen bigarren mailan. Jaitsiera honekin Javier Mirandak hartu zuen presidentzia eta entrenatzaile bezala, nagusitu egin zena Enrique Martin Monreal izan zen. Osasuna 1996-1997 denboraldian bigarren mailan gaizki zebilen eta ia bigarren b mailara jaitsi behar izan zuen. Momentu kritiko horretan presidenteak Enrique Martin entrenatzailea (jokalari ohia) kontratatu zuen eta honek azkeneko 4 partida erabakigarrietan garaipenak lortu zituen eta bigarren mailan mantentzea lortu zuen. 3 urte geroago lehengo mailara igotzea lortu zuen berriro ere, Miguel Angel Lotina entrenatzaileak bideratua Recreativo de Huelvaren aurka jolastu zuen Sadarren jokatutako norgehiagoka ikaragarri batean.

BIGARREN ALDIA EUROPAN[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igoaldi honen ondoren, 14 urte iraun zituen lehenengo mailan eta urte guzti horietan, bai Europa Leaguen eta bai Champions Leaguen jokatzea lortu zuen. Horretaz gain, 2005 urtean Copa del Reyeko finalera iristea lortu zuen, nahiz eta Betisen kontrako partidan 1-2 galdu, Osasuna zaleen gogoan geldituko den gau horretan. Lorpen handi horiek, Javier Aguirre entrenatzaile eta Patxi Izko presidenteari esker izan zen, 2001-02 denboraldian doi-doi lehenengo mailan gelditu ondoren, Miranda eta Lotina taldetik joan egin baitziren.

Copa del Rey eko final horren ondoren, beste bi urte oparoak etorri ziren, Iruñako taldearentzat, 2006 urtean 4. postuan gelditzea lortu zuten eta hurrengo urtean Champions Leaguen jolastu zuten. Hala ere, ezin izan zuten final zortzirenetara pasa eta Europa Leaguen jolastu zuten, final erdietara iritsiz, txapelketa honetan marka hoberena lortuz. Zoritxarrez, Europako amets hori han amaitu zen Sevillaren aurka eliminatu zen.

Azken aldia izan zen Osasunak Europan jolastu zuena, baina hala ere urte gehiago iraun zituen lehenengo mailan. Azkenean, 2014. urtean bigarren mailara jaitsi zen, azkeneko partidan Sadarren jokatutako atsalde zoritxar batean.

DESAGERPENAREN ERTZAN[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaitsiera honek hainbat ondorio ekarri zituen Osasunan. Taldeak sekulako egora ekonomiko larria izan baitzuen. Gainera, aurreko urteko azkeneko partidan iruzur egin zuten eta ordainketa ekonomiko handia inposatu zioten taldeari, Osasunaren irudia zikinduz. Honen ondorioz, Luis Zabalza presidentea etorri zen, Miguel Archancoren ordez, 53 milioi euroko zuloa konpontzera. Urte horretan, direktibaren gestio txarrak taldeari eragin zion eta Sabadellen, azkeneko jardunaldian, bigarren mailan gelditzea lortu zuen; Enrique Martin entrenatzailea, berriz ere, salbatzaile bezala.

Hurrengo urtean, 2016. urtean, lehengo mailara itzuli zen Gironan garaipena lortu ondoren. Izan ere, lehenengo mailarako itzulera ez zen ona izan eta azkena gelditu zen.

GAUR EGUNGO OSASUNA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gora behera hauen ondoren, beste bi urte iraun ditu zilarrezko txapelketan. Taldeak ekonomikoki gora egin du eta aurten lehenego mailara 2019ko maiatzaren 20an itzuli da Jagoba Arrasate entrenatzaile bezala eta Luis Zabalza presidentzian. Gaztelu plazan, ohiturari eutsiz, ospatu zuten milaka gorritxok.

ZELAIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ZABALGUNEKO ZELAIA(1919-1921)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osasunaren lehengo zelaia izan zen, baina han ez zituzten partida ofizialik jokatu.

ZALDITEGIKO ZELAIA (1921-1922)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren zelaia izan zen, baina partida garrantzitsuak jokatzeko beste estadio bat eraiki behar izan zuten

DONIBANE ZELAIA (1922-1967)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelai honetan lehenengo partida jolastu zuen lehenengo mailan, baita bigarren maila eta hirugarren maila ere.

SADAR ZELAIA (1967- gaur egun)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osasunaren urte oparoenak bizi dira Sadar zelaian. Hala ere, izen aldaketa bat izan zuen, Reyno de Navarra izena jarri baitzioten.

MURO ROJO (2020. urterako proposamena)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sadar zelaiaren ordezkoa izango da, eta taldearen mendeurrenaren urte berean.

OSASUNAREN HARROBIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Osasuna lehen taldea.
  • Osasuna promesas.
  • Osasuna Magna Navarra futbol salan.
  • Osasuna femenino.
  • Osasuna genuine.