Lankide:Ainhoa zelaia/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fridaren autoerretrato surrealista

Frida Kahlo (Mexiko Hiria, 1907ko uztailaren 6a – 1954ko uztailaren 13a), margolaria izan zen, bere autorretratuengatik ospetsua.

15 urterekin “Prepa” eskolan sartuko da; 2000 ikasleren arteko 35 neskatoetako bat zen, medikuntza ikasi nahi zuena. Bertan mural bat margotzen zegoela ikusi zuen lehenengo aldiz Diego Rivera muralista mexikar ospetsua. Fridari oso gazte zenetik gustatuko zaizkio harremanak, mutil edo neskekin, baina guztien artean ikaskide zuen Alejandro Gomez Arias izan zuen gogokoena.

1925ean, Alejandro eta Frida eskolatik Coyocanera zihoazela, tranbia bat jo zuen biak zeramatzan autobusak. Fridaren egoera ez zen batere ona, istripu honek zeharo baldintzatuko du Fridaren bizitza, 34 ebakuntza egingo dizkiote eta urteak emango ditu ohean etzanda. Ordu luzeak eman behar izan zituen bere gelan. Horregatik, bere ahizpari asperraldia alaitzeko, logelako sabaian ispilu bat jartzea otu zitzaion. Fridak, bere buruaren isla ikusita laster hatuko du bere autorretratua egiteko erabakia.

Mexikon mugimendu artistiko bat sortu zen, 1927an Frida talde honetara batu zen. Mexikarren kultura islatzen zuen mugimenduak. Bere bizitzaren gertaera gogorrenak 1930 urtean hasi ziren

André Breton, Surrealismoaren aitzindaria heldu zen Mexikora, Fridaren lana asko mirestu zuen. Orduan hasiko dira Fridaren lehen salmenta garrantzitsuak eta bakarkako erakusketa New Yorken. Ospea eta arrakasta irabazia zuen Fridak, baina baita depresioa eta osasun arazoak ere. 1940an Trotski hil zuten eta Frida atxilotuta eraman zuten bi egunez, hilketaren susmagarri baitzen.

Mexikoko Hezkuntza Ministerioaren eskolan klaseak ematen hasi zen baina osasun arazoengatik etxean segitu behar izan zuen. Gobernuak sari bat eman zion Moises koadroagatik. Retrato de Cristina, mi hermana koadroaren inguruan, Picassok honela idatzi zion Diego Riverari:«Begira aurpegi honi. Ez zu, ez ni, ezta Derain ere ez da gara honela pintatzeko gauza». Baina ebakuntza gehiago egin behar izan zituen New Yorken eta mina kentzeko morfina eman zioten, honek menpekotasuna sortuko diona. Urtebetean zazpi ebakuntza egin zizkioten eta ia etengabe egongo da ingresatuta. Geroztik, aulki gurpildunean ibili beharko du beti, erizain, botika eta drogen artean; baina bere ofizioari eutsiko dio, ez dio margotzeari utziko. 1953. urtean Mexikon inoiz egin zioten bakarkako erakusketa bakarra zabaldu zen; inauguraziora bere ohean etzanda eraman zuten. Birikietako gaitzez ingresatuta; uztailaren 3an, medikuen esanaren kontra, Ameriketako Estatu Batuek Guatemalan antolaturiko estatu-kolpearen aurkako manifestazioan hartuko du parte eta handik egun gutxira, hilda aurkituko dute ohean, 1954ko uztailaren 13an.

Handik lau urtera, luzaroan Kahlo familiaren bizileku izandako Etxe Urdina, Frida Kahlo museoa bihurtuko da.