Lankide:AitorAngiozar/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, Gipuzkoa, 1976ko azaroaren 26a) bertsolaria da afizioz eta ofizioz. Bertsolari txapelketa Nagusia bitan irabazi du, 2009. eta 2017. urteko edizioak irabaziz. Hortaz, egungo bertsolari txapelduna da.

Ikasketei dagokienez, Arte Ederretan lizentziaduna da.

Maialen Lujanbio


BERTSOLARITZA

Bertsolaritza munduan txikitatik murgildu zen Maialen. Eskolarteko txapelketetan igo zen lehen aldiz oholtzara, eta geroztik, txapelketa ugaritan parte hartu du. Plazaz plazako ibilari 15 urterekin ekin zion, bere lehen agerraldia 1992an eginez. Gipuzkoako bertsolari txapelketako txapelduna izendatu zen 2003. urtean. Euskal Herriko bertsolari txapelketari dagokionez, 6 aldiz heldu da finalera (1997, 2001, 2005, 2009, 2013 eta 2017). Lau aldiz lortu du buruz burukoan sartzea (2001, 2009, 2013 eta 2017), horietatik 2009. eta 2017. urteetan garaile irtenaz. Euskal Herriko Txapela jantzi duen lehen emakumea da.


BESTELAKO SARI ETA ERREKONOZIMENDUAK

2018ko Kopla Txapelketako zintzarria.

1992ko Lizardi saria: bertso onenari.

1992ko Osinalde saria: 1. postua eta bertso onenaren saria.

1991ko Xenpelar saria: bertso onenari.


BESTELAKOAK

2019ko Korrikaren 21. edizioan berak idatzi eta irakurri zuen mezua.