Lankide:Aitor Arizala/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zero[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeroa (0) zenbaki oso (ℤ) eta bikoitia da. Balio nuluaren adierazpena da, zenbaki oso baten ezkerrean jarrita eraginik ez duena, eta eskuinean hamarrez biderkatzen duena.

Zenbaki bezala erabiltzerakoan, ohiko eragiketa aljebraikoak egiteko erabil daiteke; hala nola, batuketak, kenketak, biderketak, besteak beste. Baina balio nuluaren adierazpena denez, zenbait indeterminaziotara eraman dezake.

Zenbaki osoen multzo ordenatuan -1 eta 1 elementuen artean dagoen elementua da. Matematikari batzuek zenbaki arrunten (ℕ) multzoan sartzen dute, arrunten multzoa beste multzoek daukaten elementu kopurua zenbatzeko balio duen multzo bezala definitzen baita, eta multzo hutsak zero elementu ditu. Zero zenbakia edozein zenbakiri bere aurkakoa batuz adieraz daiteke: X+ (-X) = 0.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait antzin zibilizazio garrantzitsuek, hala nola, Egiptokoak, Babiloniakoak, Greziakoak, maia... zeroaren balioa errepresentatzen dituzten sinboloak dituzte dokumentu matematiko edota astronomikoetan. Baina haien zenbaki sistemen berezitasun batzuengatik, ez zuten zenbakiak zeukan potentzial osoa probestu.


Egiptoar zenbaki sisteman ondoko sinboloa

nfr

erabili zen zeroa irudikatzeko ( Papiro Boulaq 18-an, K.a. 1700 urtean).


Babilonian, lehenengo zeroak K.a. 2000 urtean agertu ziren buztin oholtxoetan, hauek idazkera kuneiformea erabiltzen baitzuten, egosi gabeko buztinean idatziz. Gainera, urteetan zehar, zeroa irudikatzeko erabiltzen zuten sinboloa aldatuz joan zen.


Ertamerikari dagokionez, kristauak heldu baino lehen, maiek zeroaren erabilera zabaldu zuten, ogi barra baten itxura daukan sinboloa erabiliz.