Lankide:AitziGarcia98/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: AitziGarcia98/Proba orria

PENTSAMENDU KRITIKOA

Pentsamendu kritikoa prosezu bat da, eta prosezu honen helburua ezagutzak zelan antolatzen diren aztertzea, ulertzea eta ebaluatzea da. Gehien bat, egunerokotasuneko baieztapen edo iritzietan oinarritzen da.[1]

Kontzeptu hau, benetako irizpideekin bat dator. Benetako edo egiazko irizpideak, honetan oinarritzen dira: kapaz garenean ezaugarri bat bereizten benetakoa edo faltasua den.

Pentsamendu honek zentratua egotea inplikatzen du, honen helburua ez delako soilik pentsatzea, ulertzea askoz garrantzitsuagoa izango da, gogoeta hau bete ahal izateko. Nabarmentzekoa da ere, pentsamendu honen helburua ez dela besteengan konnotazio negatiboak sortaraztea, ezta beste pertsonen pentsamenduak, emozioak etb aldatzea.[2]

Beste ezaugarri garrantzitsu bat izango litzateke gizartearekin bat ez etortzea, hau da, pentsamendu indibidualista bat edukitzea zure argudio pertsonalekin. Hau da, xumea, sendoa, zuhurra eta zorrotza izan beharko du irizpide guztiak bete ahal izateko. Honako hau edukitzea, ate asko zabaltzen dizkigu, norbakoa duen gaitasun bat delako, hala nola; erreztasun gehiago arazoak konpontzerako orduan, logika gehiago erabiltzera bultzatzen gaitu, bitxiagoak izatera animatzen gaitu....

Pentsamendu honek, elementu unibertsal batzuk ditu: helburua, ikuspegiak, supozizioak, inplikazioak eta ondorioak, arazoa eta inferentziak.

PENTSAMENDU KRITIKOAREN OSAGAIAK

  1. Arrazoizko pentsamendua: Pentsamendu ona da, arrazoi on batean oinarritzen bada.
  2. Enfokatutako pentsamendua: Helburu bat edukitzea funtsezkoa izango da.
  3. Erabakiak hartzea nahi duguna eta sinisten dugunaren arabera: Egiten ditugun ekintzak eta eginkizunak balioztatu.

PENTSAMENDU KRITIKOA EGITEKO JARRAITU BEHARREKO PAUSUAK [3]

1.Pentsamendu kritiko baten jarrera ezarri beharko da. Pentsamendu kritikoko pertsona bat izateko, informazioa jasotzeko prest egon beharko duzu, hau da, irekia izan beharko zara.

2.Pentsamendu krtikoak sortarazten dituen mugak ezagutu beharko dituzu. Muga hauek, sarritan naturatik sortuak dira, baina beste askotan ere manipulazioak izan ahal dira.

3.Argumentuak identifikatu eta sailkatu. Pentsamedu kritiko baten oinarrian, bere argumentuak ondo erabiltzea egongo da.

4.Informazio iturriak egiaztatu beharko dira. Iturriak fidagarriak izan beharko dira betiere argumentuak baliogarriak izateko.

PENTSAMENDU KRITIKOA EZ DENA

Pentsamendu kritikoak, ez zaitu bultzatzen pentsamolde eta akats negatiboak edukitzera. Baieztapenak eta iritziak aztertzen dituen prosezu bat da haAztertzen duen prosezu bat da hau. Neutroa da, eta baieztapenak eta iritziak aztertzen dira.[4]

  1. Bertan ez dute nahia besteen pentsamenduak aldaraztea.
  2. Ez du nahi pertsonen izaera aldatu.
  3. Sinesmen asko eta asko aztertzen ditu, baina kontzeptu hau berez, ez da sinesmen bat.
  4. Honen helburu nagusiena ez da emozioak eta sentimenduak plazaratzea.
  5. Ez ditu jarduera zientifikoak sustatzen eta ordezkatzen.

Erreferentzia Bibliografikoak

  1. «Pensamiento crítico, conocimiento y emancipación intelectual» Maite Darceles (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
  2. (Gaztelaniaz) «Definición de pensamiento crítico — Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  3. (Gaztelaniaz) Pensamiento crítico. 2018-03-20 (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
  4. (Gaztelaniaz) Pensamiento crítico. 2018-03-20 (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).